This content is not available in English. You can read it in Spanish or Basque instead.
En

Beatriz Artolazabal: “La protección de los derechos de las personas mayores es indispensable en las planificaciones y políticas sociales”

2018 June 15
4 comments
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this news
  • 2018 June 19

    Eskerrik asko por el texto de la declaracion

  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2018 June 19

    PERTSONA NAGUSIEN GAINEKO TRATU TXARRAK GAITZESTEKO ETA TRATU ONA SUSTATZEKO ADIERAZPENA

    Gaur, ekainaren 15a, Zahartzaroko Abusuei eta Tratu Txarrei Buruzko Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna da.
    Jardunaldi hau Nazio Batuen Batzar Nagusiak izendatu zuen, tabutzat hartzen den gai baten inguruko eztabaida soziala pizteko asmoz, bai eta adineko pertsonen eskubideen sustapenari eta babesari erantzuna eta ikusgarritasuna emateko asmoz ere, gai hori erabat premiazkoa eta lehentasunezkoa baita.
    Pertsona nagusien eskubideen babesa funtsezko gaia da plangintza eta politika sozial gehienetan.
    Sarri askotan, zenbait bermeri lotuta dago: babes ekonomikoko bermeei, baliabide soziosanitario edo kulturalak eskuratzeko bermeei, edota autonomia pertsonala errespetatzeko bermeei; baina ez da hain ohikoa pertsona horien eskubideak modu larrian urratzen dituzten tratu txarrei aurre egitea.
    Hala ere, gai konplexu hau, hainbat hamarkadaz ezkutuan egon dena, protagonismoa hartzen ari da azken urteotan, hartara bultzatu baitute nazioarteko erakundeek, adineko pertsonen elkarteek, osasun eta gizarte zerbitzuetako profesionalek, eta hainbat herrialdetako gizarte politiken arduradunek.
    Horren froga da Nazio Batuek, OMEren bitartez, 2002tik gai honi eman dioten bultzada, Zahartzaroari buruzko II. Mundu Batzarra dela-eta. Ekimen horren bidez, sentsibilizazioaren, heziketaren eta legediaren garrantzia proposatzen da, eta, era berean, gai honen inguruko arazoak antzemateko eta esku hartzeko programak garatzeko proposamena egiten da. Urte hartan bertan, INPEA sortu zen, Zahartzaroko Abusuak eta Tratu Txarrak Prebenitzeko Nazioarteko Sarea. Eta, 2013. urtean, Ban Ki-Moon Nazio Batuen idazkari nagusiak gobernu guztiei eskatu zien prebentzio-estrategia eraginkorragoak eta lege zein politika zorrotzagoak formulatzeko eta aplikatzeko, eta egun hau jarri zen, ekainaren 15a alegia, zahartzaroko abusuei eta tratu txarrei buruzko kontzientzia hartzeko munduko eguntzat.
    Adineko pertsonek, sarri askotan, tratu txarrak jasaten dituzte edo ez dute merezitako arretarik jasotzen. Hala ere, maiz, gai hau oharkabean geratzen da gizartearen aurrean, arlo pribatuko arazoa delakoan. Modu horretan, gaia gutxietsita geratzen da eta ez zaio kasurik egiten.
    Beste alde batetik, gertakari batzuk (tamalez, maiz gertatzen direnak) ez dira beti tratu txartzat hartzen, edo, bestela, erraz justifikatzen dira. Funtsezkoa da gertakari horiek ikusaraztea eta sorrarazten duten kaltea erakustea. Batez ere adineko pertsonen kolektiboan gertatzen diren bi egoera ditugu esku artean: irudi negatiboa eta autonomiarekiko errespetu falta.
    OMEk, Zahartzaroko Abusuei eta Tratu Txarrei Buruzko Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna dela-eta aurkeztutako 2017ko azterketan, adierazi zuen, abusu hauek kategoria sozial eta herrialde guztietan maiz gertatu arren, adineko pertsonen kontrako jarrera hauek direla gutxien ikertzen direnak estatu mailan, eta ia ez direla aipatu ere egiten indarkeria prebenitzeko estatu-planetan.
    Ez dakigu zein den arazo honek gure inguruan duen benetako neurria, baina esan dezakegu faktore askoko fenomeno konplexu, serio eta oso larria dugula aurrean.
    Adinagatiko bazterkeriak pertsona nagusiei eragiten die orokorrean, baina adineko emakumeek gizonezkoek baino denbora gehiagoz eta intentsitate handiagoz pairatzen dute, eta euren bizitza pertsonal, familiar eta sozialeko arlo askori eragiten die. Adinagatiko bazterkeria sexistaz ari gara. “Zaharra” eta emakumea izateagatiko desjabekuntza bikoitza. Hori dela eta, ezinbestekoa da arazo honi generoko ikuspegitik edota ikuspegi feministatik heltzea.
    Egindako ikerketek oso tasa desberdinak erakusten dituzte, erkidego mailan tratu txarren %0,8aren eta %52,6aren artean kokatzen direnak. Ikerketa gehienen arabera, 70 urtetik gorako pertsonen gaineko tratu txarren egoerak %4 eta %12 arteko kopuruetan daude.
    Gure testuinguruan, Euskadin, ibilbide garrantzitsua egin da adineko pertsonen gaineko tratu onaren sustapenari eta tratu txarrak desagerrarazteari dagokionez; izan ere, 2010ean, nazioarteko erakundeek gomendatutako ibilbidea onartzea planteatu zen, hau da, “ezagutzea, esku hartzeko”. Pertsona nagusien gaineko tratu txarren fenomenoaren nagusitasuna ezagutzeak horren inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa areagotzen ditu.

    Azken urteotan, aurrerapen handia egin da pertsona nagusien kontrako tratu txarren gaineko iritziari dagokionez, eta arazo sozial larritzat hartzen da. Gaiari garrantzi handiagoa emateaz gain, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek plan, proiektu eta neurri zehatzak hartu dituzte, arazoak prebenitu eta antzemateko orduan aurrera egin ahal izateko. Ekimen horiek adineko pertsonen eskubideak aintzat hartzeko daude pentsatuta, bai eta "zahartze aktiboa" sustatzeko ere, pertsona horiek berdintasunez gizarteratu daitezen.
    Garrantzitsuak dira, era berean, OMEren “Hiri adeitsuak adineko pertsonentzat” proiektua, udalerri askotan garatzen dena, eta Eusko Jaurlaritzaren 2015-2020ko zahartze aktiborako Euskal Estrategia, bere baitan duena Euskadi Lagunkoia Sustraietatik sarea, adeitasunaren ingurukoa, eta oraingoz Euskadiko 54 udalerri biltzen dituena.
    Ildo horretan, aipamen berezia merezi du Adineko Pertsonen Kontrako Tratu Txar Fisiko eta Ekonomikoak Prebenitu eta Antzemateko Prozeduraren prestaketak eta balioztapenak. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu du, eta testuinguru soziosanitarioan ari da inplementatzen gaur egun.
    Autonomia-esparruan Adineko Pertsonen Kontseilu Sektoriala osatzen dugun erakundeek eta instituzio publikoek ezin diogu entzungor egin arazo honi, eta adierazi nahi dugu borondate irmoa dugula pertsona nagusien eskubideak eta duintasuna aintzat hartzearen eta babestearen alde lan egiteko, bai eta beraien kontrako tratu txarrei buruzko kontzientzia hartzeko ere.
    Adineko pertsonei eman beharreko tratu onak sentsibilizazio-kanpainak eta estrategiak diseinatzea merezi du, eta arreta eta zainketa ereduak indibidualizaziora eta autonomiaren sustapenera egokitu behar dira. Gainera, sendotu egin behar da pertsona bakoitzean oinarritutako arreta osoaren paradigma; izan ere, pertsona bakoitzak identitate bat eta biografia bat dauzka, eta pertsona horren duintasuna eta parte-hartzea bermatu behar dira.
    Eta, laguntza-arlotik harago joanda ere, adineko pertsonekiko harreman-ereduak pertsona horien duintasuna errespetatu behar du, eta beraien gaineko begirunea eta aintzatespena nagusitu behar dira, berdintasunetik abiatuta. Era berean, gobernantza bateratua sustatu behar da, erabaki publikoetan modu aktiboagoan parte hartu ahal izan dezaten.

  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2018 June 19

    estiamdo Poncio Pilato, aquí lo tiene:

    DECLARACIÓN DE RECHAZO A LOS MALOS TRATOS Y DE PROMOCIÓN DEL BUEN TRATO A LAS PERSONAS MAYORES

    Hoy, 15 de junio, es el Día Mundial de la Toma de Conciencia del Abuso y Maltrato en la Vejez.
    Esta jornada fue designada por la Asamblea General de las Naciones Unidas con el ánimo de generar un debate social en torno a un tema tabú, así como de dar respuesta y visibilidad a la promoción y defensa de los derechos de las personas de edad, cuestión urgente y prioritaria.
    La protección de los derechos de las personas mayores se está configurando como un tema central en el abordaje de la mayoría de las planificaciones y políticas sociales.
    Con frecuencia se asocia a garantías de protección económica, de acceso a recursos sociosanitarios o culturales, de respeto a la autonomía personal, pero es menos frecuente el afrontamiento de las situaciones de malos tratos que vulneran gravemente los derechos de estas personas.
    Sin embargo, este complejo tema, oculto durante décadas, está tomando protagonismo en los últimos años, propiciado por organismos internacionales, organizaciones de personas mayores, profesionales de los servicios sanitarios y sociales, y responsables de las políticas sociales de los diferentes países.
    Prueba de ello es el impulso que Naciones Unidas, a través de la OMS, viene desarrollando desde 2002, con motivo de la celebración de la II Asamblea Mundial sobre el Envejecimiento, y que propone la importancia de la sensibilización, educación y legislación; asimismo propone el desarrollo de programas de detección e intervención. Ese mismo año se creó INPEA, la Red Internacional de Prevención del Abuso y Maltrato en la Vejez. Y, en el año 2013, el secretario General de Naciones Unidas, Ban Ki-Moon, insta a todos los gobiernos a que se formulen y apliquen estrategias de prevención más eficaces y leyes y políticas más rigurosas y se establece esta fecha, la del 15 de junio, como día mundial de toma de conciencia del abuso y maltrato en la vejez.
    Las personas mayores a menudo son objeto de malos tratos o no reciben la atención que merecen, cuestión que, sin embargo, pasa con frecuencia inadvertida para la sociedad en general, quien con frecuencia lo asocia con un problema del ámbito privado, subestimándolo y desatendiéndolo.
    Por otro lado, hay situaciones, lamentablemente frecuentes, que no siempre son consideradas malos tratos, o si lo son se justifican fácilmente. Es fundamental visibilizarlas y mostrar el daño que dichas situaciones generan. Nos detenemos en dos situaciones que se dan mayoritariamente en el colectivo de personas mayores: la imagen negativa y la falta de respeto a la autonomía.
    La OMS, en su estudio presentado con motivo del el Día Mundial de la Toma de Conciencia del Abuso y Maltrato en la Vejez de 2017, subrayó que a pesar de la frecuencia con que se cometen este tipo de abusos, en todas las categorías sociales y en todos los países, esta clase de comportamientos contra las personas mayores son los que menos se investigan a nivel nacional y apenas son mencionados en los planes nacionales para prevenir la violencia.
    Se desconoce la dimensión real del problema en nuestro entorno, pero podemos afirmar que estamos ante un fenómeno complejo, multifactorial, serio y muy grave.
    Si bien es verdad que el edadismo afecta a las personas mayores en general, las mujeres mayores lo sufren durante más años y con mayor intensidad que los hombres, afectando en muchas áreas de su vida personal, familiar y social. Es lo que podríamos calificar de Edadismo sexista. Un doble desempoderamiento por ser "vieja" y por ser mujer. Es por ello que resulta imprescindible acercarnos a esta problemática desde la perspectiva de género y/o feminista.
    Los estudios realizados muestran tasas muy dispares que se encuentran comprendidas entre el 0,8 al 52,6% de malos tratos en el ámbito comunitario. La mayoría de los estudios hablan de unas cifras entre el 4% y el 12% de situaciones de malos tratos en personas mayores de 70 años.
    En nuestro contexto, en Euskadi, existe una trayectoria importante en relación al fomento del buen trato y la eliminación de los malos tratos a las personas mayores desde que, en 2010, se planteó asumir el itinerario recomendado desde los organismos internacionales, es decir “conocer para intervenir”. Conocer la prevalencia del fenómeno de los malos tratos a personas mayores aumenta la sensibilización y concienciación al respecto.

    Se ha realizado un avance importante en cuanto a la consideración de los malos tratos a las personas mayores como un grave problema social en los últimos años. La mayor relevancia ha sido acompañada de planes proyectos y medidas concretas para avanzar en la prevención y detección tanto desde el propio Gobierno Vasco, como desde las Diputaciones Forales y Ayuntamientos, dirigidas al reconocimiento de los derechos de las personas mayores y a la promoción del “envejecimiento activo” con la finalidad de favorecer su inclusión social en condiciones de igualdad.
    También tiene relevancia el desarrollo del proyecto de “Ciudades amigables para las personas mayores” de la OMS que se desarrolla en muchos municipios, y la Estrategia Vasca para el envejecimiento activo2015-2020, del Gobierno Vasco, que contiene la red Euskadi Lagunkoia Sustraietatik, de amigabilidad, que engloba de momento a 54 municipios vascos.
    En este sentido merece una mención especial la elaboración y validación del Procedimiento de Prevención y Detección de Malos tratos físicos y económicos a las personas mayores, impulsado desde el Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco, y que se está implementando en la actualidad en el contexto sociosanitario.
    Las instituciones públicas y las organizaciones que conformamos el Consejo Sectorial de Personas Mayores de ámbito autonómico, no podemos permanecer ajenas a esta problemática y deseamos poner de manifiesto la voluntad firme de trabajar para promover el reconocimiento y defensa de los derechos y la dignidad de las personas mayores, así como para la toma de conciencia de la realidad que suponen las situaciones de malos tratos hacia ellas.
    El buen trato a las personas mayores merece que se diseñen estrategias y campañas de sensibilización; que se adapten los modelos de atención y cuidados hacia la individualización y fomento de la autonomía; que se consolide el paradigma de la atención integral centrada en cada persona, la cual tiene una identidad y una biografía, garantizando su dignidad y su participación.
    Y más allá de la faceta asistencial, apostar asimismo por un modelo de relación con las personas mayores que sea respetuoso con su dignidad, se guie por la consideración y el reconocimiento a ellas desde la igualdad, y fomente la cogobernanza que les permita participar más activamente en la toma de decisiones públicas.

  • 2018 June 16

    Quiero leer el texto de la Declaracion contra el maltrato aprobada y quienes lo han firnado y NO lo encuentro

Politicians attending the event