
Educación refuerzo de la oralidad en lenguas extranjeras en centros públicos a través auxiliares de conversación (Consejo de Gobierno 18-03-2025)
-
2025 March 19
Berri hau irakurrita, pozgarria da jakitea Eusko Jaurlaritzak 750 millones de euros bideratuko dituela hezkuntza azpiegiturak hobetzeko. Baina, berriro ere, argi geratzen da ez direla guztiak kontuan hartzen. CPI Sansomendi IPI (Gasteizen) eskolako komunitateok ondo dakigu gure ikastetxea ez dela lehentasunen artean sartzen, eta horrek kezkatzen gaitu.
Gure eskolan ez dago igogailurik, ez aldaparik, eta komunak ez daude egokituta.Aniztasuna eta inklusioa bultzatzen dituen komunitate bat gara, baina instalazioek ez diote erantzuten behar horiei. Patioaren egoera txarra da, leihoetatik hotza sartzen da, teilatuan ur filtrazioak ditugu, eta lehenengo solairura arte heltzen da ura. Ondorioz, ikasleek eta irakasleek berokiarekin lan egin behar dute neguan, eta hori ez da hezkuntza-baldintza egokia.
Diru-banaketa egitean, ezin da ahaztu egungo eraikinek premiazko berrikuntzak behar dituztela. CPI Sansomendiko komunitatea prest dago parte hartzeko eta irtenbideak proposatzeko, baina behar dugu Hezkuntza Sailak gure egoera kontuan hartu eta erantzun bat eman dezan.
Hezkuntza Eraiki 2030 planak eskolen modernizazioa bermatu nahi badu, zergatik ez da IPI Sansomendi horren parte?
Inklusioa benetan bultzatu nahi bada, nola justifika daiteke gure eraikina oinarrizko irisgarritasun baldintzak bete gabe egotea?
Zergatik bideratzen dira inbertsioak beste leku batzuetara, baina guk Jaurlaritzaren diruarekin mantentze-lan hutsak besterik ezin ditugu egin?Ezinbestekoa da ikasleen ongizatea eta hezkuntza kalitatea erdigunean jartzea . IPI Sansomendin ere merezi dugu ikaskuntza-giro seguru, eroso eta egokitua.
Eskatzen dugu gure eskolaren beharrak Hezkuntza Azpiegituren Planaren barruan sartzea eta benetako konponbideak bilatzea!



