Irekia

Hezkuntza Sailak 1,3 milioi euro bideratu ditu ikastetxeko hizkuntza-proiektuak garatzeko (Gobernu Bilera 2023-05-02)

Hezkuntza Sailak 1,3 milioi euro bideratu ditu ikastetxeko hizkuntza-proiektuak garatzeko (Gobernu Bilera 2023-05-02)
2023-05-02 / Hezkuntza

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza sailburuaren proposamenez gaurko bileran onartu du Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdia egiten duen Agindu bat. 1.332.000 euroko diru kopurua duen deialdi honen laguntzak aipaturiko ikastetxeek euren hizkuntza-proiektu eleanitzak gara ditzaten bideratuko dira. 

Aipaturiko ikastetxe horiek deialdi honek arautzen dituen dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte baldin eta, 2023-2024 ikasturtean ikastetxeko hizkuntza-proiektu eleanitza garatzen badute, modalitate hauetakoren batean:  

Deialdi honen bidez diruz lagundu ahal izango dira irakasleen prestakuntza jarduerak, beti ere ikastetxeko hizkuntza-proiektua garatzeko proiektuei loturikoak. Hala nola:  

Deialdi honek 1.332.000 euroko zenbatekoa du orotara. Nortasun juridikoa eta unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako itunpeko ikastetxe pribatuekin estatutu edo araudi-harremanak dituzten federazio edo elkarteek izango dute dirulaguntza horiek jasotzeko aukera. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe eta estatu mailako ikastetxeek osatu ahal izango dituzte federazio edo elkarte horiek, baina estatu mailako ikastetxeek osatutakoek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute egoitza, hizkuntza-proiektua Euskadiko ikastetxeetan gauzatu beharko dute, hiru ikastetxe gutxienez EAEn izan beharko dituzte kokatuta eta itundutako 50 gelatik gora izan beharko dituzte.