Irekia

Eusko Jaurlaritzak Osasun Larrialdia deklaratuko du Auzitegi Gorenaren ebazpenaren ondoren

This browser does not support the video element.

2021-11-30 / Osasuna

Gobernuak osasun larrialdia aktibatzea erabaki du Auzitegi Gorenaren ebazpena ezagutu ondoren. Bien bitartean, Jaurlaritza balizko neurriak aztertzen ari da, Gobernuaren eskumenen arabera eta pandemiaren aurkako Legearen arabera, egoera horren berezko ezaugarriak kontuan hartuta, ezin baitira aurrekoekin alderatu. Bestalde, Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluari planteatutako proposamena errepikatuko da, hau da, Errege Dekretua aldatzea, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izan dadin kanpoan ere.

INDARREAN DAUDEN NEURRIAK

Sailburuak gogorarazi du neurri batzuk indarrean daudela:

Orokorrak:

Joan den astean aginduan jasotako ekitaldiak edo jarduerak antolatzen dituzten udal-erakundeekin, eragileekin eta norbanakoekin lotutako neurriak:

OSASUN-SISTEMA

Goranzko joera horrek osasun-sisteman ditu ondorioak. Gaur egun, Osakidetzako zentro guztiak Kontingentzia Planaren bigarren egoeran daude.

Sailburuak azaldu duenez, ZIU ohe gehiago irekitzeak unitate horiei arreta emateko langile kualifikatuen ratioak handitzea eskatzen du. "Erantzukizunez jokatu behar dugu, eta, ospitaleratuta eta ZIUn pertsona gehiago egongo direla jakinda, jarduera berrantolatu behar dugu, egungo baliabideetara egokitzeko".

Sailburuak argi utzi du Osakidetzak arreta ematen jarraituko duela bai urgentziei eta onkologikoko pazienteei, eta jarduera kirurgikoa programatzen jarraituko duela. Hala ere, egungo egoerara egokituz egingo du.