http://www.irekia.euskadi.eus/eu/pages/781

Irekia

Tutoretza Irekia webgunearen zerbitzuetarako

Parte-hartzea

 

 

Ondoko bideoan IREKIAren funtzionamendua azaltzen da, baita Eusko Jaurlaritzari iruzkinak, ekarpenak, aldaketak edo iradokizunak helarazteko dauden tresnak ere.

Ibilbide azkarra da, minutu batzuk besterik ez dira; lehenago IREKIAtik ibili ez bazarete tutorial hau egitera gonbidatzen zaituztegu.

 

Bilatzailea

 

 

Irekiak duen bilatzailean egindako bilaketa baten emaitzak atalka sailkatu nahi badituzu, ezkerreko zutabean bilaketak zedarritzeko hainbat irizpide dauzkazu, aurreko etaparen gainean ondoz ondo metatzen joan daitezkeenak. Ateratzen den amaierako esteka zure nabigatzaileko helbideen barran kopiatzen baduzu, posta elektronikoz bidali ahalko duzu, eta hura erabiltzen duen pertsonak segurtasun osoz lortuko du zuk lortu duzun emaitza bera; eta abantaila bat ere izango du: bitartean beste eduki batzuk sortu badira, erabilitako irizpideak betetzen dituztenak, horiek ere agertuko zaizkio. Hementxe ikus dezakezu horri buruzko adibide bat: http://www.irekia.euskadi.net/eu/search/950838

 

Ondo joan!