Estibaliz Alkorta Barragán

Euskara Sustatzeko zuzendaria

Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren egitekoak honako hauek dira:

Euskarak edozein gizarte-arlotan duen erabileraz edo bizi duen egoeraz gizartea sentiberatzeko kanpainak edo neurriak garatzea eta koordinatzea.
Euskarak hedabideetan duen presentzia sustatzea, baita euskarazko hedabideak bultzatzea ere.
Euskara normalizatzera eta hizkuntza-ondarea aberastera bideratutako ekimen pribatuak sustatzea.
Bide-seinaleetan eta hizkuntza-paisaian, oro har, toponimia normalizatzeko jarduerak gauzatzea; jarduerok, betiere, Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-atal Bereziari ez dagozkionak izan behar dute.
Euskararen corpusa estandarizatu eta modernizatzea, hargatik eragotzi gabe Euskararen Aholku Batzordeak horretarako bideratzen dituen beste ekintza batzuk.
Euskalterm terminologia-banku publikoa kudeatzea eta euskarazko terminologiaren inguruan lanean ari diren erakundeekiko lankidetza sustatzea.
Bere kabuz edo beste erakunde edo organo batzuekin elkarlanean, berez esleiturik duen egiteko nagusia betetzeari begira bideratutako beste edozein jarduni ekitea.
Gazteak euskara erabiltzera bultzatzeko ekimenak eta programak proposatu eta kudeatzea.
Euskalgintzaren alorreko erakunde nahiz elkarteekin lan-harremanetan, euskararen osorako intereseko proiektuak garatzea.

Curriculum Vitae:

Estibaliz Alkorta Barragán - Berriak