Miren Begoña Arzalluz Loroño

Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria

Etxepare Euskal Institutuan atzerrian euskara eta euskal kultura sustatu eta hedatzeko egiten dugu lan. Helburu horrekin, diziplina guztietako euskal sortzaileen (literatura, arte eszenikoak, zinea, musika, arte plastikoak…) eta gure kultur industrien nazioartekotzea bultzatzeko estrategia eta jarduerak diseinatu eta gauzatzen ditugu.
Halaber, euskara eta euskal kulturaren ikasketa, ezagutza eta ikerketa sustatzen ditugu, bereziki mundu akademikoan, nazioarteko hainbat unibertsitate garrantzitsutan euskara ikasketak eta euskal kulturaren inguruko goi mailako ikerketa akademikoa bultzatuz.
Etxeparek modu aktiboan parte hartzen du nazioarteko hainbat kultura saretan eta kultur diplomaziarako Eusko Jaurlaritzak duen tresna nagusietako bat da.

Curriculum Vitae:

Miren Begoña Arzalluz Loroño - Berriak