http://www.irekia.euskadi.eus/eu/pages/35812

Irekia

Europan parte-hartzea

Gardentasunari eta herritarren parte-hartzeari bultzada ematea Europar Batasunaren eta Eusko Jaurlaritzaren lehentasuneko politiketako bat da.

Europar Batasunak hainbat ekimen jarri ditu martxan herritarren parte-hartzearekin lotuta, europarren iritziak, iradokizunak eta ekarpenak ezagutzeko. Ekimen horiek hirutan laburbildu daitezke:

  • Zure ahotsa Europan: Europako Batzordeak argitaratutako kontsulta publiko eta online galdetegien bitartez bideratzen da parte-hartzea. Kontsulta edo galdetegi bakoitza ekimen zehatz bati buruzkoa da eta parte hartu nahi duen herritarrak gaiari buruz prestatutako galderei erantzun behar die.
  • Eskaeren Ataria: Eskabide-eskubidea balia dezakete herritarrek Europako Parlamentuarekin harremanetan jartzeko. Herritar batek bere ekarpena egin nahi badu, lehendabizi izena eman beharko du, eta ondoren, eskaera bide elektronikoz aurkeztu.
  • Europako Herritarren Ekimena: herritarrak tresna honetaz balia daitezke Europako Batzordearekin harremanetan jartzeko, Europar Batasunaren eskumenekoa den arloren batean lege-testu bat proposatu dezan Batzordeak. Europar Batasuna osatzen duten 28 herrialdeetatik, gutxienez zazpi herrialdetako milioi bat herritarren babesa jaso behar dute herritarren ekimenek. Herrialde bakoitzean gutxieneko sinatzaile-kopuru bat eskatuko da.