EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-11-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2017212

AGINDUA, 2017ko urriaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) onartzen dituen, eta ikastetxeetako heldutasun-mailak egiaztatzeko ziurtagiriak eta zigiluak ezartzen dituen irailaren 11ko 174/2012 Dekretuaren eranskina eguneratzen duena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-10-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201705314
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2012/09/28an argitaratutako 2012/09/11ko 201200174 DEKRETUA aldatzen du
  • 2015/11/26an argitaratutako 2015/10/06ko AGINDUA indargabetzen du [201505059]

174/2012 Dekretuak, irailaren 11koak, ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) onartzen ditu, eta ikastetxeetako heldutasun-mailak egiaztatzeko ziurtagiriak eta zigiluak ezartzen ditu.
Azken xedapenetatik lehenak zehazten duenez, hezkuntza-gaietan eskumenak dituen sailburuak eguneratu ahal izango du dekretu honetako eranskina.
Europar Batasunak DIGCOMP proiektua (Europan gaitasun digitala garatzeko eta ulertzeko esparru-proiektua) hasi zuen 2010ean, Europako herritar guztien gaitasun digitalerako esparru-proposamen bat osatzeko. EBko herrialde kideetako ordezkariek onartu zuten, Hezkuntza eta Entretenimenduko «IKTak eta Hezkuntza» izeneko Lantalde Tematikoan (E&T 2020, 2013ko maiatza) eta 2013ko irailean bukaerako txostena argitaratu zen: DIGCOMP: A Framework for Developing and Understanding Digital Competence in Europe.
Gaitasun digitalak bost arlo hartzen ditu. Gainera, esparruak bost arlo horietako bakoitzerako hogeita bat eskumen zehazten ditu, ezagutzen, trebetasunen eta jokabideen arabera.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko urriaren 6ko Aginduaren bidez, lehen aldiz eguneratu zen irailaren 11ko 174/2012 Dekretuaren eranskina.
Aurretik azaldutakoagatik, eta gure zentroetako errealitate digitala dinamikoa denez, ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuna) berriz eguneratu beharrean gaude; hartara, eredu horren definizio zehatzagoa eta garaikideagoa lortuko dugu.
Eta horren ondorioz, hau
XEDATZEN DUT:
Ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) onartzen dituen, eta ikastetxeetako heldutasun-mailak egiaztatzeko ziurtagiriak eta zigiluak ezartzen dituen irailaren 11ko 174/2012 Dekretuaren eranskina eguneratzea.
Agindu honen eranskinak aipatu dekretuarena ordeztuko du.
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.