Berriak Osasuna
Eu

Espetxeetako Osasunaren transferentzia jaso du Euskadik

2011.eko uztailak 04

Helburua pazienteei espetxetatik kanpo eskaintzen zaien laguntzaren kalitate antzekoa eskaintzea da

Osakidetzaren espetxeetako osasunaren integrazioa egin ahal izateko, ordenagailudun sare informatikoa instalatu da Osakidetzan, eta horrez gain, osasun-profesionalek prestakuntza jaso dute, eta telekontsultak egiteko kamera eta pantailak instalatu dira.

Osakidetzak, urtero, alor honetan 3.000 kontsulta baino gehiago artatzen ditu eta 150 ospitaletako ingresu inguru bideratzen ditu; gainera, 600 erradiologia-prozedura baino gehiago egiten ditu espezialitate mediko eta kirurgiko gehienak barne sartzen dituztelarik.

Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarlana, Espetxe Osasunari dagokionez, 1995. urtetik dator. Urte horretan koordinazio-hitzarmen bat egin zen, baina 2007an, aurreko Eusko Jaurlaritzak salatu zuenez, transferentzia gauzatzeko gogo falta ikusten zen.

Hala ere, bai Espetxeetako Erakundeak, bai Osakidetzak, presoen beharrizan sanitarioak bestelako biztanleriaren maila berean artatzeko ahalegina egin dute.

Espetxeetako osasunaren transferentzia

2010eko Apiriletik Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saila eta Espainiako Gobernuko Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusia transferentzia honen prestaketa tekniko, juridiko eta ekonomikorako lanean egon dira, eta transferentzia hau pasa den Uztailaren 1eko indarrean jartzearekin burutu da.

Euskadi, Espetxeetako Osasuna Osasun Zerbitzuan guztiz sartzen duen lehen Autonomia Erkidegoa da. Izan ere, espetxeetako osasun-zentroak, haien lehen mailako atentzioko eskualdeetan integratutako Osasun Zentro bilakatu dira, ahalmen diagnostiko eta terapeutiko guztiak dituen erreferentziazko ospitale batekin batera.

Langraizen kasuan, Zaballako Osasun Zentroa deituko da aurrerantzean, laster inauguratuko den Espetxe berria dela eta.

Euskadiko hiru Espetxeetako Zentroetan 43 profesionalek egiten dute lan: 16 mediku, farmazeutiko 1, 19 EUD eta Osakidetzako langile bihurtuko diren 7 laguntzaile.

Alderdi ekonomikoari dagokionez, transferentzia 9 milioi euro ingurukoa izango da.

Osakidetzaren espetxeetako osasunaren integrazioa

Helburua pazienteei espetxetatik kanpo eskaintzen zaien laguntzaren kalitate antzekoa eskaintzea da. Horretarako, Langraizeko espetxean frogatutako neurri bi aurrera eraman dira, eta laster Basauri eta Martuteneko zentroetan ezarriko dira:

1- Osabideren bidez, medikuek eta erizaintzako langileek pazienteen historia klinikoak errazago eskuratzea.

2-Zentro hauetako eta haien erreferentziako ospitaleetako espezialisten arteko telekontsultak sustatzea, horrela presoen desplazamendu ezerosoak saihestuko dira.

Guzti hau egin ahal izateko ordenagailudun sare informatikoa instalatu da Osakidetzan, eta horrez gain, osasun-profesionalek prestakuntza jaso dute, eta telekontsultak egiteko kamera eta pantailak instalatu dira.

Iruzkin bat
  • @jeslarra
    2011.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Ezagutza: http://cot.ag/jZ3YJv Euskadi recibe la transferencia de la Sanidad Penitenciaria

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa, Mercedes Gallizo