Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak errefuxiatuen harrerari eta gizarteratzeari buruzko 2017ko balantzea eta 2018ko helburuak aurkeztu ditu

2018.eko otsailak 05

2017aren amaierara arte, Euskadin, 418 plaza sortu dira eta, bertatik, 1.297 ostatu-hartzaile igaro dira

Helburua, 2018rako, harrera eta gizarteratzea hobetzen jarraitzea da, 500 plaza sendotzeko lan egitea eta 2.000 pertsonen kopuru metatura iristea

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu berri dute, zazpi udalerrietako esperientzia pilotua garatzeko

Eusko Jaurlaritzak 2017an errefuxiatuen harreraren eta gizarteratzearen inguruan eginiko ekintzen balantzea aurkeztu du, bai eta aurtengo urterako helburuak ere. 2017aren amaierara arte, Euskadin, 418 plaza sortu dira eta, bertatik, 1.297 eskatzaile igaro dira, horietatik 134 pertsona birkokatzeko eta birfinkatzeko alorrekoak dira. Oraintsu, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Euskadiko zazpi udalerritan esperientzia pilotua ezartzeko. Aurtengo urterako helburua “harrera eta gizarteratzea hobetzen jarraitzea” da, 500 plaza sendotzeko lan egitea eta, krisiaren hasieratik, 2.000 pertsonen kopuru metatura iristea.

Aurkezpenean Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak eta Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak parte hartu dute.

Eusko Jaurlaritzak berriz ere esan du, errefuxiatuen harreraren eta gizarteratzearen inguruan, ez dagoela gure esku, baina, bere esku dagoenean, konpromiso irmoa duela erantzun integrala eta eraginkorra antolatzeko. Esparru horretan, Eusko Jaurlaritzak jarduketa-plan zehatzarekin lan egiten du, gainerako euskal erakundeekin eta sozietate zibilaren erakundeekin partekatzen dena.

Krisi hau konplexua dela aitortzen dugu. Hala ere, egoeraren irakurketa kritikoa egin behar da. Ezin dugu pasiboki onartu eskumen nagusia duenak ematen duen erantzun urria: Europar Batasuna eta hura eratzen duten estatuak: 

Europar Batasuna

Espainiako Estatua

Euskadi

·Birkokatzeko konpromisoa:

98.255

·Birfinkatzeko konpromisoa:

22.504

·Egina (2017ko urriko datuekin):

31.503

·Egina (2017ko azaroko datuekin):

18.366

·Birkokatzeko konpromisoa:

9.323

·Birfinkatzeko konpromisoa:

1.449

·Egina (2017ko urriko datuekin):

1.301

·Egina (2017ko azaroko datuekin): 631

·2017ko amaierara arte sortutako plazak: 418

·2017ko amaierara arte jasotako pertsonak: 1.297

 

(Birkokatzetik eta birfinkatzetik  datozenak: 167)

           

Erantzuna emateko, lankidetzarako borondate irmoa partekatu behar da. Euskadin elkargunerako eta lankidetzarako giroa sortzeko ahalegina egiten ari gara. 2017aren balantzeak hala erakusten du. Iaz garatutako jarduketa garrantzitsuenak bost bloketan laburbildu daitezke:

  1. 2017ko urtarriletik Erakunde arteko eta Gizarte Mahaia eratu zen, eta hura Eusko Jaurlaritzako sailek, foru-aldundiek, hiru euskal hiriburuek, EUDELek eta gizarte-erakundeek eratzen dute. 2017an, mahaia sei aldiz batu da, lan- eta ebaluazio-metodologia zehatzarekin.
  2. Lankidetzan eta proposamenean oinarritzen den harremana urte osoan zehar Espainiako Gobernuarekin. Eusko Jaurlaritza hiru proposamen defendatzen eta sustatzen ari da:

-        Laguntza Osagarriko Sistemarako proposamena (“Auzolana Proposamena"), babeslekua eskatzen dutenen harrera hobetzeko; hileon, urtarrilean, lankidetza-hitzarmena sinatu da, bi gobernuen artean, Amurrio, Galdakao, Getxo, Laudio, Portugalete, Tolosa eta Zarautz udalerrietan esperientzia pilotua garatzeko, CEAR Euskadi, Gurutze Gorria eta MPDLrekin koordinazioan.

-        Bisa Humanitarioak sustatzeko proposamena; Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek 2017an Erromara eginiko bidaiaren ondoren egin zen proposamena. Bidaian Lehendakaria izan zen buru, eta Italiako “Korridore Humanitario”en esperientzia aurrez aurre ezagutzea zuen helburu.

-        ACNUR-Espainiaren proposamena, Kanadako Babes Komunitarioen esperientzia sustatzeko; Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta parte-hartzea eskaini zen.

  1. Apirilaren 3an, Lehendakariak “Konpromisoa eskatu eta eskaintzen dugu” erakunde-adierazpena aurkeztu zuen. Ekitaldi horretan, sekula ez bezalako adostasuna lortu zen; izan ere, Legebiltzarreko talde guztien parte-hartzea izan zuen, euskal erakunde nagusi guztiena eta sozietate zibileko erakundeena.
  2. Uztailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak “Eusko Jaurlaritzaren Esparru Dokumentua, errefuxiatuek Europako mugetan bizi duten krisi humanitarioari eman beharreko erantzun soziala, politikoa, erakundeen artekoa eta sailen artekoa partekatuta orientatzeko” aurkeztu zuen.Legegintzaldi osorako jarduera-plana, bost ardazduna. Garapenaren segimendua Erakunde arteko eta Gizarte Laneko Mahaian egiten da.
  3. 2017an, deialdi humanitarioetara honako laguntza hauek bideratu dira:

-        150.000 euroko laguntza ACNURi, neguan errefuxiatuei babes-materiala erosteko.

-        150.000 euroko laguntza Salvamento Marítimo Humanitariori, udako hileetan itsasontzia eduki ahal izateko. Beren lanen bidez, 579 pertsona erreskatatu dira.

-        200.000 euroko laguntza UNICEF Bulgariari, Bulgarian nazioarteko babesa jasotzeko zain dauden umeen muturreko beharrei erantzuteko.

-        200.000 euroko laguntza Save the Children-i, Grezian nazioarteko babesa eskatzen duten laguntzailerik gabeko adinekoentzako laguntza bultzatzeko.

2018rako helburua

2018an, Eusko Jaurlaritzak babeslekua eskatzen duten pertsonak hartzeko eta gizarteratzeko dituen helburuak honako puntu hauetan laburbiltzen dira:

1. Koordinazioa eta lankidetza. Erakunde arteko eta Gizarte Mahaiarekin aurrera jarraitzea, bai eta bere lan- eta ebaluazio-metodologiarekin ere, koordinazioan eta lankidetzan oinarritzen den jarduketa sustatzen jarraitzeko.

2. Proposamenean oinarritzen den lankidetza. Espainiako Gobernuarekin zabalik dauden hiru lerroetan lanean jarraitzea: (I) Auzolana Proposamenaren hitzarmena garatzea; (II) Bisa Humanitarioen proposamena sustatzen jarraitzea; eta (III) aktiboki parte hartzea ACNUR-Espainiak Babes Komunitarioaren esperientzia pilotua sustatzeko eginiko ekimenean.

3. Hobekuntza kualitatiboa eta kuantitatiboa. Harrera- eta gizarteratze-faseak hobetzen jarraitzea, bai kualitatiboki, bai kuantitatiboki, gainerako erakundeekin batera. Kualitatiboki, helburuak aurrerapena eta koordinazioa hobetzea eta gizarteratzeko prozesuen baliabideak eta kalitatea hobetzea dira. Kuantitatiboki, plazak sortzea Espainiako Gobernuak antolatutako bideen menpe egon arren, helburua, 2018an 500 plaza sendotzen saiatzea da eta, krisiaren hasieratik, 2.000 pertsonen kopuru metatura iristea.

4. Erantzun humanitarioa eta prebentiboa. Nazio Batuen eta nazioarteko beste erakunde batzuen larrialdi humanitarioko deiak bultzatzea eta horiei erantzutea eta, horretarako, arreta berezia eskaintzea adingabeei dagozkien erantzun bereziei. Paraleloan, berezko ekintza prebentiboko eta humanitarioko programa zehaztea eta sustatzea:

-        Esku-hartze humanitarioan, besteak beste, honako helburu hauek lehenetsiko dira: oinarrizko ondasun eta zerbitzuak hornitzea, hezkuntza-egiturak berreraikitzea, indarkeriaren ondorioak murriztea eta biktimak babestea.

-        Esku-hartze prebentiboan, besteak beste, honako helburu hauek lehenetsiko dira: gatazkak modu baketsuan konpontzea eta osasun, hezkuntza, genero-berdintasun, erregistro, justizia, askatasun, partaidetza eta abarren inguruko gizarte-eskubideak berreraikitzea.

5. Eragina.2017-2020 Bizikidetzako eta Giza Eskubideetako Plana garatzea bizikidetzaren eta giza eskubideen kulturarekin zerikusia duten eremu guztietan, eta plan horrek aniztasunaren eta elkartasunaren kudeaketa positiboa sustatzea, integratzea eta zabaltzea. Paraleloan, nazioarteko eremuan, Eusko Jaurlaritzak ACNURekin eta Europan Babesleku Eskubidea errespetatzeko bermeen esparruaren aldarrikapenarekin bat egitea.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko otsailak 05

    Destruyendo España por dentro, esto ya no se van, luego ayuditas, becas y tal. Más impuestos

Ekitaldiko kargudunak