Berriak Hezkuntza
Eu

Euskadiko Lanbide Heziketa, Dominikar Errepublikan erreferente

2018.eko urtarrilak 24
  • Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea, Jorge Arevalo, Dominikar Errepublikan da egunotan, Lanbide Heziketaz antolaturiko jardunaldietan. Euskadiko Lanbide Heziketaren eredua azaldu du, eta honek nola ematen dien erantzuna etorkizuneko erronkei
  • Dominikar Errepublikak interesa azaldu du Euskadirekin hitzarmena sinatu, eta horrela herrialde hari bere Lanbide Heziketa sistema eraldatzeko laguntza eskain diezaion, euskal eredua erreferente hartuta.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalo Dominikar Errepublikan da, herrialde hartako INFOTEP institutuak (Lanbide Heziketa Teknikorako Institutu Nazionalak) antolatu dituen jardunaldietan parte hartzen. Bi egunez, urtarrilaren 23an eta 24an, Lanbide Heziketak dituen etorkizuneko erronkez, eta sortzen ari diren nahiz sortuko diren enplegu mota berrietarako behar diren konpetentzia profesionalez dihardute. Jardunaldi hauen baitan, Jorge Arevalok aukera izan du herrialde hartako agintari zenbaitekin egon eta inpresioak trukatzeko, gobernuko Enplegu, Industria edo Hezkuntzako ministroekin, esaterako. Dominikar Errepublikak interes handia erakutsi du Euskadirekin lankidetza hitzarmena sinatu, eta horrela bere Lanbide Heziketa sistema eraldatzeko, Euskadiko Lanbide Heziketa eredu hartuta. 

“Konpetentzia berriak eta enplegu berriak. Lanbide Heziketa Teknikoaren desafioak”  izenburupean, Jorge Arevalo sailburuordeak sarrerako hitzaldi nagusia eskaini du INFOTEP institutuak antolaturiko jardunaldian. Laugarren iraultza industrialak dakartzan aldaketa handien aurrean munduko herrialde guztiek dituzten erronkez aritu da Arevalo, eta industriari ez ezik – gaur egun industriatzat ulertzen dugunari- enpleguari, enpresei, lan egiteko erari, harreman produktiboei… eta gizarteari oro har eragingo dien aldaketez. Sailburuordeak azaldu du Euskadin nola ari zaion erantzuna ematen, Lanbide Heziketatik, teknologia eta digitalizazio ingurune horri, pertsonak beste era batean prestatuz, eta bereziki arreta jarriz pertsonek erronka berriei aurre egiteko behar izango dituzten gaitasunetan.

1.200 pertsona inguru entzule zituela, Euskadiko Lanbide Heziketa egun zein hiru gaitasun mota lantzen dituen azaldu du sailburuordeak, profesionalen prestakuntzari buruz ari zela: “Egokitzeko gaitasuna, erreakzio-gaitasuna eta aurrea hartzeko gaitasuna –nabarmendu ditu-. Funtsezko gaitasunak dira pertsona bat ongi prestatua egon dadin, eta jokaleku berrietan erantzuna emateko baliabide nahikoa izan dezan, egun oraindik aurreikusten zailak zaizkigun jokalekuetan”, azaldu du.

Munduan herrialdeen, enpresen eta pertsonen arteko zatiketa ere gertatuko dela azaldu du sailburuordeak, hiru eten handiren ondorioz: prestakuntzaren, berrikuntzaren eta anbizioaren etenen ondorioz. “Lanbide Heziketak eraldatu eta erronka berrietara ireki beharra dauka, oinarrian imajinatzea, diseinatzea, arriskatzea eta ezagutzak aplikatzea izango dituen erronka berrietara”.

Beste zenbait agintariren artean, hitzaldi nagusi honetan entzule izan dira Dominikar Errepublikako Hezkuntza, Industria eta Enplegu ministroak, Errepublikako Presidentearen kabineteko beste hainbat kiderekin batera. Agintariok, Dominikar Errepublikak Euskadirekin lankidetza hitzarmena sinatzeko duen interes handiaren berri eman diote Arevalo sailburuordeari. Euskal Lanbide Heziketa erreferentziatzat hartuko lukeen hitzarmen horren ondorioz, Euskadik laguntza eman ahal izango lioke Dominikar Errepublikari bere Lanbide Heziketa Sistema eraldatzeko. Izan ere, Amerikako herrialde horrek bere egungo lehentasunen artean du Lanbide Heziketa etorkizuneko erronketarako egokitzea. 

Dominikar Errepublikako INFOTEP institutuak antolaturiko jardunaldiaren baitan, 60ren bat enpresaburu eta kazetari dominikarrekin topaketa bat ere izan du Jorge Arevalok. Lanbide Heziketa eta lehiakortasuna, edo XXI menderako industria-garapenerako politikak izan dituzte hizpide bilkura horretan.

Metodologia berriak

Etorkizuneko erronkek eskatzen dituzten konpetentzia horiekin harreman estuan, Jorge Arevalok formatzaileei, irakasleei eta Lanbide Heziketako tailerretako arduradunei zuzenduriko tailerra emango du gaur, urtarrilak 24. 250 profesional dominikar inguruk hartuko dute parte bertan. Saio praktiko honetan zehar, Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan aplikatzen ari diren ikasketa-metodologia berriak azalduko ditu sailburuordeak, bereziki Etekin Handiko Zikloen bidez (ETHAZI metodologia). Gaur egun 52 ikastetxek aplikatzen dute Euskadin metodologia hau, 225 ziklotan dago ezarria eta 1.650 irakaslek eta 5.625 ikaslek parte hartzen dute beroietan. Eredu berritzaile horren elementu nagusia lankidetzazko ikaskuntza da, erronketan oinarritutakoa, eta ikasgelan testuinguru berriak sartzen ditu, ikaskuntza-prozesuan ikasleen lanbide-konpetentziak hobeto garatzeko bidea emango dutenak (konpetentziak teknikoak zein zeharkakoak).

Lehen harremanak 2017ko abuztuan

Euskadi eta Dominikar Errepublikaren arteko hitzarmenean aurrerapausoak egiteko aukera emango duen bidaia honen sorrera Costa Rican aurkitu behar dugu, 2017ko abuztuan. Lanaren Nazioarteko Erakundeak antolaturiko biltzarrean, Arevalok Euskadiko Lanbide Heziketaren eredua azaltzeko hitzaldia eman zuen. Dominikar Errepublika ere hantxe zen, eta Euskadiko Lanbide Heziketaren esperientzia eta eredua hobeto ezagutzeko interesa erakutsi zuen dagoeneko. Horrela bada, 2017ko urrian, dominikar ordezkaritza bat gure artean izan zen Euskadiko Lanbide Heziketa bertatik bertara ezagutzeko helburuz, Hezkuntza Estatu Idazkaria eta INFOTEP institutuaren zuzendaria buru zirela. Dominikar Errepublikako gobernuak bisita hori baliatu zuen Jorge Arevalori gonbidapena egiteko, egun hauetan Santo Domingon burutzen ari diren jardunaldietan parte har zezan. 

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nmelg
    2018.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @tknika: La FP vasca, referente para la República Dominicana
    @jarevalo_FP, @unevoczentroa
    https://t.co/2CoQdIx1YQ

  • @Aitziber_txakar
    2018.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @tknika: La FP vasca, referente para la República Dominicana
    @jarevalo_FP, @unevoczentroa
    https://t.co/2CoQdIx1YQ

  • @tknika
    2018.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    La FP vasca, referente para la República Dominicana
    @jarevalo_FP, @unevoczentroa
    https://t.co/2CoQdIx1YQ

  • @tknika
    2018.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko Lanbide Heziketa, Dominikar Errepublikan erreferente
    https://t.co/7tmbG37AOA

  • @jcortes_cebanc
    2018.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: La FP vasca, referente para la República Dominicana https://t.co/6ZTvsBxEYY

  • @AnicetoRamirez
    2018.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: La FP vasca, referente para la República Dominicana https://t.co/6ZTvsBxEYY

  • @IruneVicuna
    2018.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: La FP vasca, referente para la República Dominicana https://t.co/6ZTvsBxEYY

  • @IkaslanEuskadi
    2018.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: La FP vasca, referente para la República Dominicana https://t.co/6ZTvsBxEYY

  • @IkaslanBizkaia
    2018.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: La FP vasca, referente para la República Dominicana https://t.co/6ZTvsBxEYY

  • @nmelg
    2018.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: La FP vasca, referente para la República Dominicana https://t.co/5zlMYXkzt9

  • @FPeuskadi
    2018.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    La FP vasca, referente para la República Dominicana https://t.co/5zlMYXkzt9

  • @LuisSaratxaga
    2018.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    La FP vasca, referente para la República Dominicana https://t.co/6ZTvsBxEYY

Ekitaldiko kargudunak