Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak: “Urte hau aprobetxatu beharko genuke euskal Autogobernuan sakontzeko aukera emango diguten oinarriak adosteko”

2018.eko urtarrilak 11

Euskadi Irratian elkarrizketatu dute Iñigo Urkullu Lehendakaria eta gaurkotasuneko zenbait gairi heldu die bertan

Iñigo Urkullu Lehendakariaren ustez, euskal Autogobernuan sakontzeko aukera emango diguten oinarri batzuk Legebiltzarrean adostu ahal izateko urtea behar luke izan 2018ak, hauteskunderik agerian ez dugunean. Hala, Espainiako Estatuarekin “harreman bilateral bermedun” bat ezartzea da oraindik ere Eusko Jaurlaritzaren apustua. Hala ziurtatu du gaur goizean Euskadi Irratian emandako elkarrizketa batean. Bertan, gaurkotasuneko hainbat gairi buruzko galderak egin dizkiote Lehendakariari. 

Gai horien artean, Lehendakariak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzaren apustua “enplegu gehiago eta hobea” lortzeko; Confebask euskal enpresarien konfederakuntzarekin batera lortu nahi den helburua, adierazi duenez bete dadin espero duena, hasi berri den urte honetarako langabezia-tasa % 8ren azpitik kokatu arte murriztekoa, alegia. “Bere aurreikuspenak betetzea espero dut; hala izanez gero, poztu egingo nintzateke", onartu du Lehendakariak. Gainera, azpimarratu duenez, sortzen diren lanpostuen kalitatean jarri behar da arreta.

Bakegintzan eta bizikidetzan aurrera egitea, eta euskal Autogobernua eguneratzen eta gai horretan sakontzen, izango dira Exekutiboaren jardunaren beste ardatz bat urte honetarako. Izan ere, funtsezko gaia da Lehendakariarentzat, aukera bat izango litzatekeelako bide horretatik aurrera egitea ahalbidetuko duten oinarri batzuk adostu ahal izateko Autogobernuaren Ponentzian parte hartzen duten Legebiltzarreko taldeen artean. Espainiako Gobernuari eskatzen dio ez dadila babestu denbora gehiago Kataluniak bizi duen egoeran egiteko dauden transferentzien negoziazioari ekiteko, kontuan izanik lehentasun horiek Gobernu Programan zehaztuta daudela, eta horien artean jasota daudela Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa eta espetxeak.

Aste honetan bertan Foro Sozial Iraunkorrak aurreratutako informazioari buruz, non presoen EPPK kolektiboaren jarrera ziurtatzen zen egindako kaltea aitortzeko eta euren biktimekin elkarraldiak izateko, Lehendakariak azpimarratu duenez, hori lortzea "aurrerapauso bat" izango litzateke, nahiz eta gogora ekarri duen “denbora asko galdu” dela halako neurriak hartzeko garaian. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak