Berriak Lehendakaritza
Eu

Osakidetzak 1.025.700 euro inbertitu ditu erresonantzia magnetikoko ekipo berri batean Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsultetan

2017.eko abenduak 13
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur bisitatu du unitate berria, arabar gehiagori arreta ematea eta itxaro-denborak murriztea ahalbidetuko duena 
  • Puntako teknologiaz hornitua, AUOn kokatutako Erresonantzia Magnetiko berria salto kualitatibo bat da irudiaren kalitatean, azterketaren azkartasunean eta pazientearen konfortean 

Eusko Jaurlaritzako Lehendakari Iñigo Urkulluk, Osasuneko sailburu Jon Darpón eta Osakidetzako Zuzendari Nagusi María Jesús Múgica lagun zituela, gaur goizean bisitatu du AUOko Kanpo Kontsulten eraikinean azken belaunaldiko Erresonantzia Magnetikoko ekipo berria, OSATEK sozietate publikoak eskuratua. Prestazio handiak ematen dituen ekipo bat da, irudi bidezko diagnostikoaren modalitate honetan aitzindaritzan kokatzen duena Araba.

Ekipo berria salto kualitatibo bat da egin daitezkeen azterketen kalitatean eta arlo honetan eskuragarri dauden bitarteko onenak eskaintzen dizkio pazienteari, gaur goizean Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi duen bezala bisitaldia amaitzean. Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak azpimarratu duenez, Araban egindako inbertsio berri hau aurrerapauso bat gehiago da Eusko Jaurlaritzak egindako apustuan arabarren arreta sanitarioaren bikaintasunaren alde. Izan ere, aurrera doa erreferentziazko ospitale berri eta moderno baten eraikuntza; “Arabako Unibertsitate Ospitalea errealitate bilakatzen ari da urtetik urtera, Arabako osasun-sistema hobetu dugu eta horretan jarraituko dugu legealdi honetan, etorkizunean zerbitzu onenak eskaintzearren” nabarmendu du Iñigo Urkulluk.

Lehendakariaren hitzetan, aurrera jarraitzea eta euskal osasun publikoa prestigio handiko abangoardian mantentzen laguntzea dira gure Gobernuaren konpromisoa, eta bertan kokatu du, hain zuzen ere, hiru hamarkadatan baino gehiagotan gizarte osoak egindako ahalegina, eta bide horretatik inbertitzen jarraituko du Eusko Jaurlaritzak azpiegitura eta baliabide teknologiko berrietan euskaldunen osasunaren zerbitzura, azken urteotan egiten ari garen bezala.

Hala, Erresonantzia Magnetikoko ekipo honen instalazioa, 1.025.700 euroko inbertsioarekin, Osakidetza egiten ari den irudi bidezko diagnostiko-ekipoak berritzeko eta eguneratzeko etengabeko prozesu batean kokatzen da, irudiaren kalitateari, azterketen azkartasunari eta probaren prozesuko konfortari dagokienez, pazienteen arreta hobetzea helburu hartuta.

Erresonantzia Magnetikoko ekipo berri hau bereziki egokituta dago edozein lokalizazio anatomikotan esplorazioak egiteko: burua eta lepoa, bizkarrezurra, sistema baskularra, esplorazio muskulu eskeletikoak, bular-azterketak, bihotz-patologiaren abordajea eta pediatriako azterketak.

Ekipoa irudi-softwarearen azkeneko aurrerapenez hornituta dago, besteren artean: azterketen denbora murrizten duten teknikak pazienteari erosotasuna emateko, hedapen-teknika aurreratua,tumoreen azterketan interes handikoa, espektroskopia-sekuentziak, garuneko eta bihotzeko azterketa funtzionalak, tumoreen perfusio-analisiak, azterketa baskularrak kontrasterik gabe egiteko teknikak eta azterketa angiografiko ultra-azkarrak dosi baxuarekin, eta perfusio-teknikak kontrasterik gabe eta kontrastearekin. Gainera, zarata akustikoa murrizteko sistema aurreratuez, mugimendua murrizteko teknikez eta gailu metalikoak murrizteko teknikez hornituta dago.

Hala, ekipo berriak arkitektura teknologiko iraultzailea du Erresonantzia Magnetikoan, iturrian zuzenean seinalea digitalizatzean oinarritua. Iturrian digitalizatzean irudiaren kalitate handia lortzen da baita plataforma-diseinu sinpleagoa eta malguagoa ere, proba azkarrago egitea ahalbidetuz.

Erresonantzia berri hau abian jarri aurretik ere, beste 3 Erresonantzia Magnetiko daude AUOn dagoeneko. Hortaz, murriztu egingo dira itxaron-denborak bertako erreferentziazko populazioarentzat. Unitate berriak urtean 8.000 pazienteri baino gehiagori emango die arreta goizeko eta arratsaldeko ordutegietan.

OSATEK Eusko Jaurlaritzaren sozietate publiko bat da, Osasun Sailaren menpekoa. 1992an sortua, erreferente bilakatu da irudi bidezko diagnostikoaren sektorean, baita antolamendu-eredu ere eremu sanitarioan. Bi hamarkada baino gehiago igaro direnean, OSATEKek hainbat patologiaren diagnostikoan lagundu du erresonantzia magnetiko bidez 1.460.000 paziente baino gehiagoren kasuan, eta horrek eraman du sektorean aitzindari izatera Euskadin. Aitzindari izan da erresonantzia magnetikoko aplikazio berriak abian jartzean, besteren artean, 3D angiografia kontrastatua, kolangiopankreatografia eta garun-perfusioa. OSATEKen jarduera nagusiak puntako teknologiako irudi bidezko diagnostiko-zerbitzuen kudeaketan, administrazioan eta azterketan oinarritzen dira; ikerketaz eta irakaskuntzaz gain, euskal osasun-politika globalaren esparruan.

ERRESONANTZIA MAGNETIKOAREN EZAUGARRI TEKNIKOAK

Erresonantzia Magnetikoa eremu magnetiko bat, irrati-uhinak eta sistema informatiko bat erabiltzen dituen teknika da, gorputz-egituren irudiak sortzeko, espezialistek diagnostiko bat egitea ahalbidetzen dutenak. Zehazki, erresonantzia magnetikoaren ezaugarri da bere sentikortasun berezia garuna edo bihotza bezalako ehun delikatuak aztertzeko garaian.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @vldani
    2017.eko abenduak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: https://t.co/K6C8cki37e

  • @vldani
    2017.eko abenduak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: https://t.co/BlJXJK94Lh

  • @jdarpon
    2017.eko abenduak 13
  • @jdarpon
    2017.eko abenduak 13
Ekitaldiko kargudunak