Berriak Lehendakaritza
Eu

Globernance Institutuak antolatutako “Errefuxiatuen Europa” kongresua sustatuko du Eusko Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2017-12-12)

2017.eko abenduak 12
  • Kongresua abenduaren 18an eta 19an egingo da Bilboko Azkuna Zentroan
  • Topaketa horien helburua bikoitza da: Europako errefuxiatuen egoeraren analisi bat egitea, erantzun argi bat ematea ahalbidetuko duena, eta bestetik, Europak aurre egin izan dien erronken ikuspegi integral bat eskaintzea

IV European Encounters Refugee´s Europe / La Europa de los Refugiados / Errefuxiatuen Europa” nazioarteko kongresuak Eusko Jaurlaritzaren babesa jasoko du. Kongresua abenduaren 18an eta 19an egingo da Bilboko Azkuna Zentroan. “Globernance” Gobernantza Demokratikoaren Institutuak antolatu ditu jardunaldiak eta gaiari ikuspegi integral batetik heltzen saiatuko dira, errefuxiatuen krisiaren hedadura sakonetik aztertuz. 

Europa osoko lehen mailako akademikoei egingo die harrera kongresuak, baita ordezkari instituzionalei ere. Topaketa horien helburu nagusia bikoitza da. Batetik, arazoaren egoeraren analisi bat Europan egiteko premia planteatzen du, ekintza argi, unitario eta itundu bat ahalbidetu eta aurrera eramango duena; eta, bestetik, kongresuak arlo anitzak hartzen dituenez, aukera emango du Europak batasun gisa aurre egin behar izan dien erronka handienetako baten ertz bakoitzaren ikuspegi zabal bat eskaintzeko. 

Europako errefuxiatuen krisia 2015ean hasi zen, milioi bat errefuxiatu eta migratzaile baino gehiago Europara iritsi zirenean Mediterraneoko kostak zeharkatu ondoren, gatazka armatuetatik, jazarpenetik eta pobreziatik ihes egiteko zeharo arrikutsuak diren ibilbideak eginez. Siriako eta Irakeko gatazka luzeek eta ondoan dituzten herrialdeetako segurtasunik ezak eta ezegonkortasun politikoak lekualdaketa masiboak eragin dituzte. 

Kongresu honen interesaren eta garrantziaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren bitartez, ekitaldia 24.000 euroko laguntzarekin finantzatzea erabaki du. 

“Errefuxiatuen Europa” kongresua Globernance Institutuak antolatutako “Bilbao European Encounter 2017” topaketa-sailaren laugarren edizioa da.

Informazio gehiago: programa

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko