Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak eta Euskal Mendizale Federazioak autobabesa sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

2017.eko abenduak 04

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak eta José Ramón Alonso Rodrigo Euskal Mendizale Federazioko zuzendariak mendiarekin lotzen diren jardueretan autobabesa sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmena datozen lau urteetan izango da indarrean.

 

Hitzarmenaren sinadura ekitaldian egon dira Josu Zubiaga, Segurtasun Sailburua, Pedro Anitua, Larrialdien Kudeaketarako eta Meteorologiako zuzendaria eta Euskal Mendizale Federazioko bi kide, Kirol Lehiaketa Batzordeko David Aldai eta Eskalada Batzordeko Irati Anda.

Hitzarmena sinatzeari esker, 33.000 federatu baino gehiago dituen kirol-erakunde horrek bere ezagutzak, bitartekoak eta baliabideak jarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku, mendian segurtasuna hobetzeko eta, aditu-ezagutza beharrezkoa den kasuetan, aholkuak emateko.

Hartara, federazio horrek mendiko segurtasunaren kontzientziazioarekin eta hedapenarekin lotzen diren jarduerak egingo ditu; arriskuei, sorospenei edo jardun seguruei buruzko prestakuntza teknikoa eskainiko du; lan-bileretan eta lantaldetan lagunduko du; eta mendiko-dispositiboetan parte hartu eta aholkuak emango ditu, Segurtasun Sailaren Larrialdiei Arreta Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak eskatuta.

Jardun horietarako Federazioak behar dituen bitarteko materialak eskainiko ditu Segurtasun Sailak, eta ondorio horretarako ezartzen den urteko programan barnean hartzen diren jarduerak finantzatuko ditu.

Larrialdiei Arreta Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren helburuen artean dago mendiko segurtasunarekin lotzen diren autobabes-jarduerak indartzea, milaka erabiltzailek gozatzen baitute mendiko jarduerez.

Izatez, urtero laurehun esku-hartze inguru egiten da natura-ingurune horretan istripua izan duten edo arriskuan dauden pertsonen arretarekin edo erreskatearekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Euskal Mendizale Federazioko bi kide, Kirol Lehiaketa Batzordeko David Aldai eta Eskalada Batzordeko Irati Anda.