Berriak Lehendakaritza
Eu

Pariseko euskal etxeko abesbatzaren emanaldia Gernikan

2017.eko azaroak 24

Pariseko euskal etxeko "Gernika" abesbatzako eta eta Gernikako "Andra Mari" koraleko ahotsak bilduko dira bihar, azaroak 25, arratsaldeko 20:00etan Gernikako Lizeo antzokian "Zizili Deunaren (edo 'Santa Zezilia") Kontzertuan", Calzada egonetxearen alde, bere 125. urteurrenean. Kontzertu honekin Foru hiriak duela 80 urte jasan zuen bonbardaketa gogorarazi nahi da. Horrez gain, bihar ‘Fair Saturday’ (Justiziaren Larunbata) ere izango da. Egun hori izendatua dago mundua aldarazteko, artearen eta kulturaren bitartez.

“Errepika” izen izatetik “Gernika” izen izatera

Pariseko euskal etxeko “Gernika” abesbatza 1932an sortu zen “Errepika” izenarekin, Hendaiako Paul Legarralderen eskutik. Sorkuntzatik Bildu ditu Euskal Herria kontinentaleko sein penintsularreko kideak, euskal kultura dantza eta kantuaren bitartez transmititzeko. 1937an “Errepika izena aldatu eta “Gernika jarri zioten, Gernikako bonbardaketaren oroimenez.

Bere historia luzean Pariseko euskal etxeko abesbatzak euskal jatorriko musikari eta kantari ospetsu asko izan ditu: André Dassary, Jean Borthayre, Jorda Gallastegi edo Felix Ibarrondo bezala. Bere errepertorioak  Mikel Laboaren, Lerbordesen, Mokoroaren, Olaizolaren, Guridiren, Aita Donostiaren edo Sorozabalen piezak hartzen ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko