Eu

Eusko Jaurlaritzak 2017ko Enpresentzako Europako Ingurumen Sariak iragarri ditu

2017.eko urriak 17
  • Hautagaitzak aurkezteko epea datorren azaroaren 30ean amaituko da

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Europako Batzordeak antolatzen dituen 2017-2018ko Enpresentzako Europako Ingurumen Sarien Euskadiko Atalaren 2017ko deialdia egin du. Sariok negozioaren bideragarritasun ekonomikoa eta ingurumenaren babesa arrakastaz uztartzen dituzten enpresak saritzen dituzte; enpresok, horretarako, ekoberrikuntzak sartzen dituzte zenbait arlotan, tartean: kudeaketan, prozesuetan, produktu eta zerbitzuetan, enpresa-lankidetzan, negozio-konbinazioan eta biodibertsitatean.

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten eta haien hautagaitza Euskadiko Atalean aurkezten duten enpresek Euskadiko, Espainiako edo Europako esparruan saria jasotzeko aukera izango dute.

Kategoriak

Enpresak kategoria hauetara aurkeztu ahal izango dira: kudeaketa, produktua eta/edo zerbitzua, prozesua, nazioarteko enpresa-lankidetza. Kudeaketa-kategorian, enpresa mikro eta txikiek eta enpresa ertain eta handiek jaso dezakete saria. Gainera, baldintzak betetzen dituzte enpresa guztiak aurkeztu ahal izango dira Estatuko Ataleko «Enpresa eta Biodibertsitatea» kategoria berezira eta, Euskadiko «Ekonomia zirkularra» kategoria berezira.

Helbide fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta jarduera nagusia han garatzen duten enpresek parte hartu ahal izango dute. Enpresa publikoek, gobernuz kanpoko erakundeek (GKE), instituzioek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek enpresa baten bazkide gisa soilik parte har dezakete Garapen Jasangarrirako Nazioarteko Lankidetzaren kategorian. Kasu horretan, enpresa izango da hautagaitza aurkeztuko duena.

2001ean sari hauen lehen edizioa egin zenetik, ehun euskal enpresak baino gehiagok aurkeztu dute hautagaitza sari hauetara, eta Espainiako Ataleko sarien % 25 lortu dituzte, baita Europako Ataleko zenbait sari eta accesit ere.

Hautagaitzek aurkezteko inprimaki ofizialak bete beharko dituzte (Ihobe sozietate publikoaren webgunean eskuragarri), eta 2017ko azaroaren 30eko 23:45era arteko epea izango dute horiek aurkezteko. Sariak 2018ko hasieran emango dituzte.

Sari hauei buruzko informazio guztia Ihobe sozietate publikoaren webgunean dago eskuragarri: www.ihobe.eus

2001az geroztik, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak kudeatzen du, bere Ihobe sozietate publikoaren laguntzarekin, Enpresentzako Europako Ingurumen Sarien Euskadiko Atala, Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Biodiversidad fundazioarekin koordinazioan –azken horrek kudeatzen du Espainiako Atala 2013tik–.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MBegoaVallejo
    2017.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco convoca los "Premios Europeos de #MedioAmbiente a la Empresa 2017" ➡ https://t.co/s6MOHfCwiV https://t.co/tmK

  • @AclimaEuskadi
    2017.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco convoca los "Premios Europeos de #MedioAmbiente a la Empresa 2017" ➡ https://t.co/s6MOHfCwiV https://t.co/tmK

  • @bn_marino
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco convoca los "Premios Europeos de #MedioAmbiente a la Empresa 2017" ➡ https://t.co/s6MOHfCwiV https://t.co/tmK

  • @ClaraNavio
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco convoca los "Premios Europeos de #MedioAmbiente a la Empresa 2017" ➡ https://t.co/s6MOHfCwiV https://t.co/tmK

  • @LifeGISWASTE
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco convoca los "Premios Europeos de #MedioAmbiente a la Empresa 2017" ➡ https://t.co/s6MOHfCwiV https://t.co/tmK

  • @Ihobe_Eus
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco convoca los "Premios Europeos de #MedioAmbiente a la Empresa 2017" ➡ https://t.co/s6MOHfCwiV https://t.co/tmK

  • @Udalsarea21
    2017.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak "2017ko Enpresentzako Europako #Ingurumen Sariak" iragarri ditu ➡ https://t.co/mo2DzfcZ7Y https://t.co/MX4YS