Berriak Hezkuntza
Eu

533 plaza atzerrian hizkuntza ikastaroak burutzeko, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat

2017.eko urriak 05
  • Ingeles, frantses edo aleman ikastaroak izango dira, hiru asteko iraupenekoak, 2018ko udan
  • Hezkuntza Sailak izena emateko epea urriaren 24an irekiko du

Hezkuntza Sailak 533 plazatarako deialdia egin du Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian hiru asteko egonaldia eta ikastaroak egiteko, 2018ko udan zehar. Ingelesa, frantsesa edo alemana hobetzeko egonaldiok Batxilergoko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailetako ikasleentzat dira. Gobernu Kontseiluak aste honetan bertan onartu duen deialdi honetara 847.038 euro bideratzen ditu Hezkuntza Sailak.  

533 plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira:

  • Aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan (ingelesa, frantsesa edo alemana) gutxienik 7 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean.
  • Aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 16 puntu edo gehiago lortu izana.
  • Ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan.
  • Ikasleak 2018an gehienez ere 19 urte betetzea.

Plaza bakoitzak, ondorengo gastuak hartzen ditu barnean: joan-etorriko bidaia Euskadiko hiru hiriburuetatik ikasleak egonaldia egingo duen herrialderaino, bidaia-asegurua, hizkuntza-ikastaroaren matrikula eta eskola-materiala, ostatua, mantenua eta ikastaroa emango den zentrorako hiri-garraioa.

Plazen banaketa egiterakoan, kontuan izan dira bai ikaslearen hezkuntza-maila, eta baita familiaren egoera ekonomikoa ere. Ondorioz, honela banatu dira 533 plaza horiek, lau herrialdeetan:


Herrialdea eta hizkuntza

1. tartea

2. tartea

Plazak, guztira

DBH

Batx.

DBH

Batx.

1. Ingelesa Irlandan

70

83

20

25

198

2. Ingelesa Erresuma Batuan

88

107

32

38

265

3. Frantsesa Frantzian

30

20

50

4. Alemana Alemanian

10

10

20

Plazak, guztira

388

145

533

Tarteak

Plazaren bat egokitu zaien ikasleek ezinbestekoa izango dute dagokion ordainketa egitea. Lehen tartean daudenek, 170 euro ordaindu beharko dituzte, eta bigarren tartekoek 680 euro. Lehen tartean sartzen dira aurreko ikasturtean ikasketa-beka jaso zuten ikasleak. Bigarren tartean aldiz, aurreko ikasturtean bekarik jaso ez zutenak daude.

Hezkuntza Sailak datorren urriaren 24an irekiko du eskaerak aurkezteko epea. 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Orain dela egun bat

    Es una pena que alumnado con expediente excelente quede excluido de este "premio" sólo por no haber recibido beca en cursos anteriores.
    El curso pasado, alumnado sin beca con 9,5 de media no pudo acceder a estudiar idiomas en el extranjero (no tener beca no indica que sus padres anden sobrados de dinero, sino que declaran todo lo que ingresan) y en cambio alumnado becado, con un expediente mediocre, pudo viajar casi gratis (178€)... es lo que tenemos, un país que premia el IRPF que declaran las familias y no a alumnado excelente.

  • @salesianosurnie
    2017.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    533 plazas para cursos de idiomas en el extranjero dirigidos al alumnado de ESO y Bachillerato https://t.co/3NnMjQzsAf

  • @IkasUrolaKosta
    2017.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    533 plazas para cursos de idiomas en el extranjero dirigidos al alumnado de ESO y Bachillerato https://t.co/FqpW06xxbR

  • @Open_Govern
    2017.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    533 plaza atzerrian hizkuntza ikastaroak burutzeko, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat https://t.co/qxUkm6cIIU https://t.co/yf8v36TIRH

  • @GazteguneaLeioa
    2017.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 533 plaza atzerrian hizkuntza ikastaroak burutzeko, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat ➡ https://t.co/ZCArxZW4GQ https://t.co/il

  • @GazteguneaLeioa
    2017.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 533 plazas para cursos de idiomas en el extranjero dirigidos al alumnado de ESO y Bachillerato ➡ https://t.co/ip23UTtdO2 https:…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak