Eu

Alba Urresola Clavero, Lehiaren Euskal Agintaritzako presidente berria (Gobernu Bilera 2017-09-12)

2017.eko irailak 12
  • María Pilar Canedo Arrillaga ordezkatuko du 
  • Enara Venturini Álvarez, Lehiaren Euskal Kontseiluko kide izendatua 

Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Ekonomia sailburuak proposatuta,  dekretuak onartu ditu gaurko bileran, Alba Urresola Clavero andrea Lehiaren Euskal Agintaritzaren presidente eta Enara Venturini Álvarez andrea organo horren kide izendatzeko.

Urresolak María Pilar Canedo Arrillaga andrea ordezkatuko du karguan, hark joan den 2017ko ekainaren 27an karguari uko egin ondoren.

Alba Urresola lizentziatua da Zuzenbidean Europako Erkidegoko Zuzenbideko Graduondokoarekin Deustuko Unibertsitatean. Masterra egin zuen Europako Erkidegoko Zuzenbidean College d´Europe Brujas-en (Belgika) eta 2001etik gaur arte Guggenheim Bilbo Museoaren Fundazioko Aholkularitza Juridikoko eta Barne Kontroleko zuzendariordea izan da.

Merkataritza Zuzenbideko eta Lehiaren Zuzenbideko karrera profesional zabal bat garatzeaz gain, bere prestakuntza praktikoa Europako Erkidegoko eta Lehiaren Zuzenbidearekin osatzen da, Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzan.

Bestetik, Enara Venturini Álvarezek kudeatzaile-kargua betetzen zuen orain arte Amorebieta-Etxanoko Udalaren Ametx Erakunde Autonomoan. Deustuko Unibertsitatean Enpresa Zuzendaritzan Executive Masterrarekin lizentziatua Zuzenbidean, diplomatua da Europako Ikaskuntzetan Belgikako Lovainako Unibertsitatean, eta bere jarduera profesionala Europako Erkidegoko Zuzenbidean eta Enpresa Kudeaketan garatu da batik bat, bai sektore pribatuan, bai publikoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau