Berriak Osasuna
Eu

Osasuneko sailburuaren hitzetan “euskal gizartea beti izan da solidarioa, eta uda honetan ere solidario izaten jarraitu nahi dugu”

2017.eko uztailak 19

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak odola emateko kanpaina berria jarri du martxan uda honetan, odol-ematea eta euskal gizarteak bere izan dituen elkartasun- eta konpromiso-balioak sustatzen jarraitzeko

 

Odol-emateak % 4,3 hazi dira 2017ko lehenengo hilabeteetan, 2016ko epe berarekin alderatuta. Hala ere, Osasun Sailak herritarrak animatu nahi ditu, erne egoteari ez uzteko, odol-erreserbak jaitsi eta beharrizanak hazi egiten baitira udan.

Hori dela eta, Jon Darpón Eusko Jaurlaritzaren Osasuneko sailburuak Bilbon aurkeztu du gaur arratsaldean komunikazio-kanpaina berri bat. Aste honetatik aurrera, ikusgai egongo da Osakidetzako osasun-zentro, anbulatorio eta ospitaleetan. Kanpaina berria uda osoan zehar luzatuko da, irailera bitarte, eta leloa "EMAN ODOLA, nigan bizi/ DONA SANGRE, vive en mí” izango da. Kanpainaren helburua da gizarteari "balio positibo eta humanitarioetan oinarritutako mezua" helaraztea.Mezu horren bidez, lotura emozionala sortu nahi izan dugu odola eman eta jasotzen duten pertsonen artean, euskal gizarteak bere egin duen elkartasun-balioa nabarmenduta”.

Jon Darpón sailburuak, horrez gain, odol-emaile guztiei eskertu die gainerako herritarrentzat eredu izateagatik eta nabarmendu du aurten lehenengo sei hilabateetan hazi egin dela odol-emaile berrien kopurua, 3.256ra iritsi da; pasa den urtean 2.749 odol-emaile berri lortu ziren epe berean. "Zalantzarik gabe, zifra hori albiste ona da eta ildo horretan gazteekin lanean jarraitu behar dugu. Gainera, uda honetan, gazte, heldu eta adinekoak animatu nahi ditugu, odola eman dezaten oporretan joan aurretik, euskal ospitaleek arazorik gabe egin diezaioten aurre odol-eskaera guztiari". Halaber, Jon Darpón sailburuak gogorarazi du uda honetan ere Osakidetzaren 4 unitate mugikorrak bertaratuko direla euskal kostaldeko guneetara, herritarrek odola eman dezaten. Unitate mugikorrak datozen asteetan zein lekutara bertaratuko diren jakin nahi duten herritarrek, edo bestelako kontsultarik egin nahi dutenek, 900.303.404 telefono-zenbakira dei dezakete.

Hain zuzen ere, Euskadik odol-emate indize altuak izan ohi ditu, baina odol-kontsumoa ere altua da, beharrizanak eta osasun-prestazio publikoak etengabe hazten ari baitira.

Zehazki, eta Osasun Sailak eta Osakidetzak dituzten azken datuen arabera, 2017ko urtarriletik eta ekainera bitarte, odol-emateak % 4,3 hazi dira, pasa den urteko epe berarekin alderatuta.Lurraldeei dagokienez, ehuneko hori Araban hazi da gehien (% 5), Bizkaiaren aurretik (% 4,6); Gipuzkoan % 3,5 hazi da.

 

TRANSFUSIO ETA GIZA EHUNEN EUSKAL ZENTROA

Egungo euskal osasun-sistema pentsaezina litzateke Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentrorik gabe. Izan ere, kirurgia konplexua, transplanteak edo tratamendu onkologiko asko egitea ez litzateke bideragarria izango.

150 pertsona inguruk egiten dute lan Galdakaoko zentro horretan eta 1.000 boluntarioaren laguntza jasotzen du.

Puntu neuralgiko horretatik bermatzen dira prozesuaren urrats guztiak, besteak beste: odol-emaileen kontrola, emandako unitate bakoitzaren analisi sistematikoa, punta-puntako teknologia odolaren konponente bakoitza bereizteko, biltegiratzeko, kontserbatzeko, banatzeko eta lagin bakoitza etiketatzeko, hasieratik jarraipena eginez (hala badagokio). 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2017.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: "En la sociedad vasca siempre hemos sido solidarios y queremos seguir siéndolo también en verano” https://t.co/5OadWjgj6Q

  • @ConsejeroD7
    2017.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: "En la sociedad vasca siempre hemos sido solidarios y queremos seguir siéndolo también en verano” https://t.co/5OadWjgj6Q

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: "En la sociedad vasca siempre hemos sido solidarios y queremos seguir siéndolo también en verano” https://t.co/5OadWjgj6Q

  • @mikel_uriguen
    2017.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: “Euskal gizartea beti izan da solidarioa, eta uda honetan ere solidario izaten jarraitu nahi dugu” https://t.co/iGMjrA6Axn

  • @ConsejeroD7
    2017.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: “Euskal gizartea beti izan da solidarioa, eta uda honetan ere solidario izaten jarraitu nahi dugu” https://t.co/iGMjrA6Axn

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: “Euskal gizartea beti izan da solidarioa, eta uda honetan ere solidario izaten jarraitu nahi dugu” https://t.co/iGMjrA6Axn

  • @eduardo_maiz
    2017.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: "En la sociedad vasca siempre hemos sido solidarios y queremos seguir siéndolo también en verano” https://t.co/5OadWjgj6Q

Ekitaldiko kargudunak