Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak bilera izan du Kolonbiako presidentearekin, herrialdearentzako hain garrantzitsua den une honetan

2017.eko ekainak 01

Iñigo Urkullu Bakearen Goi Komisarioarekin ere batu da, Sergio Jaramillorekin, eta bizikidetzarako lankidetza-proposamena egin dio

Iñigo Urkullu Lehendakariak Kolonbiara egin duen bidaia instituzionalaren hirugarren egunean, bilera izan du Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearekin. Topaketan Sergio Jaramillo Bakearen Goi Komisarioa ere egon da eta horren bidez, harremanak sendotu dira Euskadiren eta Kolonbiaren artean.

Kolonbiara eginiko bidaia instituzionalaren hirugarren egunean, Iñigo Urkullu Lehendakariak bilera izan du Kolonbiako presidentearekin, Juan Manuel Santosekin. Topaketa Sergio Jaramillo Kolonbiako Bakearen Goi Komisarioarekin egindako bileran izan da; bertan, Eusko Jaurlaritzak Kolonbiako eta Euskadiko gobernuek gatazka ondoko testuinguruetan bizikidetzako politika publikoei buruzko lankidetza-esparruaren proposamena egin dio.

Komunikabideei ondoren eginiko adierazpenetan, Lehendakariak azaldu du balioetan hezteaz gainera, proposamenean honako alderdi hauetan ere lankidetzan jardutea proposatzen dela: bakea eta bizikidetza kudeatzeko planak, biktimen politikak, memoria-institutuak, nekazaritza-garapena, kooperatibismoa eta bizikidetza-politika.

Topaketan, Urkullu Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearekin mintzatu da, eta Lehendakariak zorionak eman dizkio eta laguntza eskaini dio bake-prozesurako. Kolonbiako presidenteak Lehendakariaren eskutik ezagutu ditu Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat herrialde hartara egiten ari den bidaia ofizialaren motiboak –ekonomikoak eta bake-prozesuarekin lotutakoak–. 

FUNTSEZKO UNE BAT KOLONBIAN 

Topaketa hori Kolonbiako bake-prozesurako funtsezkoa den unean izan da; izan ere, laster amaituko da FARCen behin betiko armagabetzerako epea.  

Sergio Jaramillo, Bakearen Goi Komisarioa, zuzenean izendatu zuen Santos presidenteak, bakerako akordioa bilatzeko orienta zedin. Sergio Jaramillo oinarrizko pertsona izan da bake-prozesuan eta ondoko akordio-sinaduran.

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ICARO7
    2017.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu mantiene un encuentro con el presidente de Colombia en un momento clave para el país➡https://t.co/Bf3qduGRyA #Lehen…

  • @JosJosebandoni
    2017.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu mantiene un encuentro con el presidente de Colombia en un momento clave para el país➡https://t.co/Bf3qduGRyA #Lehen…

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu mantiene un encuentro con el presidente de Colombia en un momento clave para el país➡https://t.co/Bf3qduGRyA #Lehen…

  • @GlaciarBlue
    2017.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu mantiene un encuentro con el presidente de Colombia en un momento clave para el país➡https://t.co/Bf3qduGRyA #Lehen…

  • @William82306763
    2017.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu mantiene un encuentro con el presidente de Colombia en un momento clave para el país➡https://t.co/Bf3qduGRyA #Lehen…

  • @eajpnv
    2017.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu mantiene un encuentro con el presidente de Colombia en un momento clave para el país➡https://t.co/Bf3qduGRyA #Lehen…

  • @txirene
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu mantiene un encuentro con el presidente de Colombia en un momento clave para el país➡https://t.co/Bf3qduGRyA #Lehen…

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu mantiene un encuentro con el presidente de Colombia en un momento clave para el país➡https://t.co/Bf3qduGRyA #Lehen…

  • @PedroAzpiazu
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu mantiene un encuentro con el presidente de Colombia en un momento clave para el país➡https://t.co/Bf3qduGRyA #Lehen…

Ekitaldiko kargudunak