Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak aurtengo aurreikusita dagoen Urteko Araugintza Plana onartu du (Gobernu Bilera 2017-05-09)

2017.eko maiatzak 09

Plana IREKIA gardentasun atarian argitaratuko da, herritarren informazioa, lankidetza eta parte hartzea bermatzeko

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio gaurko bileran aurtengo Urteko Araugintza Planari. Planak jasotzen ditu 2017an zehar Jaurlaritzako sail bakoitzak onartzea espero dituen ekimen arautzaileak (legeak eta dekretuak).

Gaur hartutako erabakia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotakoaren esparruko da; eta horren arabera, Eusko Jaurlaritzak Urteko Araugintza Plana argitaratuko du eta bertan jasoko dira hurrengo urtean onartzeko eramango diren legezko edo arauzko ekimenak.

Plana onartu ondoren, IREKIA gardentasun atarian argitaratuko da, herritarren informazioa, lankidetza eta beharrezko parte hartzea bermatzeko asmoz.  

2017ko URTEKO ARAUGINTZA PLANA

LEHENDAKARITZA 

  • Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko prozedura garatzen duen dekretu-proiektua.
  • Atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko, euskal etxeei emango zaizkien diru-laguntzak arautzeko dekretua aldatzeko den dekretu proiektua.
  • Garapenerako lankidetzaren esparruan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituen dekretu-proiektua.
  • Genero ekitatearen aldeko antolakuntza-aldaketak sustatzeko, lankidetza erakundeei emango zaizkien diru-laguntzak arautzeko den dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa sortu eta arautuko duen dekretu-proiektua.

GOBERNANTZA PUBLIKOA ETA AUTOGOBERNUA 

  • Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren dekretu-proiektua..
  • Kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretua aldatzeko den dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen 2017ko katalogo eguneratua onartzeko den dekretu-proiektua.
  • Euskarari buruz Euskadiko Toki Erakundeei buruzko xedapenak garatzeko den dekretu-proiektua.
  • Toki erakundeek eskumen propio, transferitu edo eskuordetuetan sartzen ez den beste edozein jarduera, zerbitzu edo prestazio garatzeari buruzko txostenak egitea arautzeko den dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitalpenak arautzeko den dekretu-proiektua.

EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURAK 

  • Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Euskadiren Landa Garapenerako 2015-2020 Programan aurreikusitako diru-laguntzen esparru araudia ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Nekazaritza eta baso ustiategiei aholkularitza ematen dizkieten erakundeei buruzko dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta baso ekoizleen taldeei, eta horien elkarte edota federazioei buruzko dekretu-proiektua.
  • Baso-faunaren aleentzat aurreikusitako balioak ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan, ikertzaile eta teknologoak prestatzeko laguntzak arautzeko den dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan urpeko jarduerak eta urpekaritza profesionala baimentzeko eta horiek kontrolatzeko baldintzak ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Nekazaritzako eta itsasketa eta arrantzako prestakuntzen alorreko batzorde mistoen eta jarraipen batzordeen osaketa eta funtzionamendu araubidea zehazteko den dekretu-proiektua.
  • Azaroaren 21eko 235/2000 Dekretua indargabetzeko dekretu-proiektua. Dekretu haren bitartez, behi-okela edo abelgorrien haragia eta haren ondoriozko produktuak etiketatzeko aukerako sistema ezartzeko arauak eman ziren Euskal Autonomia Erkidegorako.  
  • Sendotu Abere programako laguntzen dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain elkarteei diru‑laguntzak ematea arautzeko den dekretu-proiektua.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKAK 

  • Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren estatistika organo espezifikoa sortu eta bere antolaketa eta funtzionamendua ezartzeko den dekretua aldatzeko dekretu proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa arautzen duen erregelamendu onartzeko den dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udal eta lurralde zerbitzu sozialetan arrisku eta babesgabezia egoeren larritasuna baloratzeko tresna eguneratzea onartzeko den dekretu-proiektua.
  • Desgaitasuna dutenentzako egoitza-zentroen dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomi Erkidegoko pertsona zaharrentzako zentroetako dekretu-proiektua.

INGURUMENA, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA 

  • Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa ezartzekoa den dekretu-proiektua.
  • Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko dekretu-proiektua.
  • Lurzoruaren ondare publikoari buruzko dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen azterketa teknikoa (EAT) eta azterketa horien erregistroa arautzeko den dekretu-proiektua.
  • Kreditu erakundeekin 2018-2019 bitartean finantza‑lankidetzan aritzeko dekretu-proiektua.
  • Arkuko labe elektrikoen zepen erabilpena arautzeko dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidego lurzoru kutsatuei buruzko 4/2015 Legea garatzeko dekretu-proiektua.
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbako baso ustiategien titularrak  ekonomikoki konpentsatzeko diru-laguntza sistema bat onartzeko den dekretu-proiektua.

OGASUNA ETA EKONOMIA 

  • Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organikoa ezartzekoa den dekretu-proiektua.
  • Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2017ko programa garatzen duen dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzeari buruzko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretua aldatzeko den dekretu-proiektua.
  • Aseguru bitartekarien jarduera antolatzeari eta ikuskatzeari buruzko dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzeko dekretu-proiektua.

HEZKUNTZA 

  • Hezkuntza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren menpeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako irakasle espezialista eta adituak kontratatzeko araubidea ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko lan kontratupeko langile ez irakasleen lanpostu zerrendari buruzko dekretu-proiektua.
  • Arte irakaskuntzan eta irakaskuntza publikoko edo kultura alorreko beste lanpostu batean aritzearen bateragarritasuna interes publikokotzat aitortzeko den dekretu-proiektua.
  • Otsailaren 3ko 22/2009 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua. Dekretu haren bitartez, prozedura arautzen da Hezkuntza Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendaria aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko prozedura.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan hezkuntzaren eskumena duen sailaren agindupeko herri-ikastetxeetan eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzea nahiz ikasturtea hasi eta gero ikasleak eskolatzea arautzeko den dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko funts publikoekin lagundutako ikastetxeetan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetako unibertsitate tituluen practicum-a egitea eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntza Irakaskuntzan irakasle jarduteko gaitzen duen masterra arautzeko den dekretu-proiektua.
  • Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuaren antolaketa, funtzionamendua eta autonomiari buruzko dekretu-proiektua.
  • Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikariaren tituluaren curriculuma ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculuma ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Elektromedikuntza Klinikoko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculuma ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Eraikuntza Lanak Ikuskatzeko eta Antolatzeko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculuma ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan eskolak emateko, Oinarrizko Lanbide Heziketako zazpi tituluren curriculuma ezartzeko den dekretu proiektua: Nekazaritza- eta Abeltzaintza-jardueretako Oinarrizko Titulu Profesionala; Baso Ustiapenetako Oinarrizko Titulu Profesionala; Fabrikazio eta Muntaiako Oinarrizko Titulu Profesionala; Instalazio Elektronikoetako eta Mekanikako Oinarrizko Titulu Profesionala; Itsasoko eta Arrantzako Jardueretako Oinarrizko Titulu Profesionala; Tapizgintzako eta Errezelgintzako Oinarrizko Titulu Profesionala; Beiragintza eta Buztingintzako Oinarrizko Titulu Profesionala.
  • Azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuaren Eranskina aldatzeko dekretu-proiektua. Dekretu haren bidez, lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzarako bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura eta antolamendua ezarri zen; eta eranskinean ezarri ziren prozeduran parte hartzeagatik aholkulariek, ebaluatzaileek eta ebaluazio batzordeek jasoko dituzten ordain ekonomikoak.
  • Bitxigintza Artistikoko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion goi-mailako heziketa-zikloaren curriculuma ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ordainsari osagarriak ematea arautzeko den dekretu-proiektua.
  • Gradu-, Master- eta Doktoretza-tituluak lortzeko unibertsitate-irakaskuntza ofizialak ezarri eta kentzeari buruzko dekretu-proiektua.
  • Jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzeko den dekretu-proiektua.

OSASUN SAILA 

  • Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko ekainaren 26ko 114/2012 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua.
  • Dekretua, zeinaren bidez elikagai enpresa eta establezimenduen baimen sanitarioen eta komunikazioen erregimena arautzen baita eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai establezimenduen erregistroa (REACAV) sortzen baita.
  • Esne Bankuak arautzekoa den dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzeko den urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu sanitarioetako erakundeen egituraren antolaketa arautzeko den dekretu-proiektua.
  • Dekretu-proiektua, Adikzioen eta Droga Menpekotasunaren gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legean jasotzen den egitura instituzionala arautzen duena.
  • 32/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa onartzeari buruzko, aldatzen duen dekretu-proiektua.
  • Dekretu-proiektua, 270/2003, azaroaren 4koa, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortu eta arautzen duen dekretua aldatzen duena , 11/2016, uztailaren 8koa, bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruzko, legeari egokitzeko.
  • 447/2013 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzeko, aldatzen duen dekretu-proiektua.
  • Adinekoentzako egoitzetako farmaziako zerbitzuei eta sendagai-gordailuei buruzko dekretu-proiektua.
  • Osakidetzako profesionalak era librean aukeratzea ahal bideratzen duen dekretu-proiektua.

TURISMOA, MERKATARITZA ETA KONTSUMOA  

  • Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen dekretu-proiektua.
  • 81/2012 Dekretua, maiatzaren 22koa, bidaia-agentziei buruzkoa, aldatzen duen dekretu-proiektua.
  • Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko jardun onen kodeak arautuko dituen dekretu-proiektua.
  • Euskadiko Kontsumo Batzorde Aholku Emailea arautzen duen dekretu-proiektua.
  • Erabilera turistikorako etxebizitzak eta erabilera turistikorako logeletako ostatua arautzen duen dekretu-proiektua.
  • Apartamentu turistikoak arautzen dituen dekretu-proiektua.

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA 

  • Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den dekretu-proiektua.
  • Offline zein online banatzen diren argitalpenen gordailua arautzen duen dekretu-proiektua.
  • Euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzeko Dekretua aldatzeko den dekretu-proiektua.
  • BIKAIN - Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen duen dekretu-proiektua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Izen Geografiko Ofizialen Erregistroa sortzeko den dekretu-proiektua.

SEGURTASUNA 

  • Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena. 
  • Larrialdiak Kudeatzeko legearen testu bategina onesteko den legegintzako dekretu-proiektua.
  • Ikuskizun publiko eta jolas jardueren legea garatzen duen dekretu-proiektua.
  • Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen osaera argitaratzen duen dekretu-proiektua.
  • Ertzaintzan jasotzen diren ordainsarien eta konpentsazioen araubidea partzialki aldatzen duen dekretu-proiektua.
  • Sua itzaltzeko eta prebenitzeko zerbitzuetarako eta salbamendu-zerbitzuetarako Erakunde arteko Batzordea sortu eta arautzen duen dekretu-proiektua.
  • Larrialdi eta babes zibilaren arloko kondekorazioak eta sariak arautzen dituen dekretu-proiektua.

LAN ETA JUSTIZIA 

  • Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen dekretu-proiektua.
  • Doako laguntza juridikoari buruzko dekretu-proiektua.
  • EAEn prebentzio sistemako laneko medikuntzaren diziplina prebentiboari buruzko auditoria edo kanpo-ebaluazioa egiteko prebentzioko zerbitzuek edo baimendutako erakunde espezializatuek bete beharreko jarduera sanitarioa arautzen duen dekretu-proiektua. 
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak aurtengo aurreikusita dagoen Urteko Araugintza Plana onartu du ➡ https://t.co/IkVHq4S1uY

  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno aprueba su Plan Anual Normativo previsto para este año ➡ https://t.co/LjdQK5vFJ2

Komunikabideek behera kargatzeko