Berriak Lehendakaritza
Eu

Brexitaren aurrean eratutako Jarraipen Batzordeak Euskadirentzat sortutako aukerak eta erronkak identifikatuko ditu

2017.eko apirilak 25
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Lehendakaria izan da Erresuma Batua EBtik ateratzearen ondorioak aztertzeko eratutako batzordeak gaur arratsaldean egin duen lehenengo bileraren buru
  • Organo berriak izaera publiko-pribatua du, eta administrazio publikoek eta Brexitaren eragina jasango duten eragile nagusiek parte hartzen dute bertan

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da Brexitaren aurrean eratutako Jarraipen Batzordeak gaur arratsaldean egindako lehenengo bileraren buru. Batzordea eratu da Erresuma Batua EBtik ateratzeak izango dituen ondorioak eta horrek Euskadiren interesetan izango duen eragina aztertzeko.

Eusko Jaurlaritzak gertutik jarraitu ditu Brexitaren inguruko gorabeherak, eta harremanetan egon da horrek eragingo dien erakunde eta eragileekin, ondorioei aurrea hartu eta egoera berrian aukera berriak bilatu ahal izateko.  

Harreman horien emaitza da  gaur eratutako Jarraipen Batzorde publiko-pribatua. Bertan daude ordezkatuta Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, EUDEL, Euskadiko unibertsitateak, merkataritza-ganberak eta Pasaiako eta Bilboko Portu Agintaritzak.

Batzorde berriaren ardura izango da Brexitaren negoziazioen jarraipena egitea, batetik, ondorioei aurrea hartzeko eta, bestetik, eragin negatiboak murriztu eta Euskadirentzat sor daitezkeen aukera berriak optimizatzeko. Lehendakariak Jaurlaritzak Londresen ireki duen bulego berria aipatu du. Bulego honek enpresen, hezkuntza zentroen, kultura elkarteeen zein beste euskal erakundeen interesei erantzungo dio.

Batzordearen lana izango da informazioa biltzea eta egoeraren diagnostiko bateratua egin ahal izateko datuak trukatzea, jarrera bat hartu aurretik.  Bestalde, organo berriak Euskadirako sortutako aukera eta erronka berriak ere identifikatuko ditu, eta horri esker negoziazioen aldiari nahiz 2019ko martxoaren ondorengo agertokiari aurre egiteko estrategia zehaztu ahal izango da.  Brexit-a “aurrekaririk gabeko geraera da”, Lehendakariaren ustez, eta espero du Batzordeko kideen elkarlanaren bitartez datozen aldaketeri “Herrialde ikuspegiarekin” aurre egin ahal izatea. “Denon artean erronka aukera bihurtu behar dugu”, gehitu du Lehendakariak.

Erresuma Batuaren garrantzia

Euskadik lotura estua du Erresuma Batuarekin politikaren, ekonomiaren, merkataritzaren eta gizartearen arloetan, eta herrialde hori EBtik ateratzeak eragin zuzena izango du, beraz, Euskadin.

Alde horretatik, eta AEHEren (atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-errolda) datuen arabera, 4.000 bat euskaldun bizi dira gaur egun Erresuma Batuan.  Horretaz gain, irakasle eta, batez ere, euskal ikasle asko joaten da urtero Britainia Handira ikastera, “Erasmus +” programari esker. 

Ekonomiaren arloan, berriz, 2016an laugarrena izan zen Erresuma Batua Euskadiko esportazioen rankingean, eta ia 1.300 milioi eurokoa izan zen negozio-zifra; inportazioena, berriz, 815 milioi eurokoa. Eraginik handiena jasango duten sektoreak automozioa eta burdinaren eta altzairuaren galdaketa izango dira, besteak beste.  

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko apirilak 27

    Aunque mi propuesta de Irekia no haya inspirado esta comisión, me alegro de que se haya constituido. Deseo que tenga el mejor trabajo posible en beneficio de todos.

    http://www.irekia.euskadi.eus/es/proposals/2060-brexit-euskadi

Ekitaldiko kargudunak