Eu

Eusko Jaurlaritzak Londreseko bulegoa inauguratu du eta Merkataritza eta Inbertsioetako ministro Greg Handsekin bildu da

2017.eko apirilak 05
  • Ministroarekiko bilera enpresek Brexitaren aurrean bizi duten ziurgabetasun-unean iritsi da.
  • Bulegoa funtsezkoa izango da Erresuma Batuan euskal enpresen presentzia indartzeko.
  • Londresen kokatutako multinazional handien eta euskal ETE-en artean dauden lankidetza-aukerak azpimarratu ditu sailburu Arantxa Tapiak.
  • Londreseko bulegoa Euskadiko nazioarteko sarearen 16.a da.

Londreseko bulegoa gaur inauguratu dute, 12:00etan (Londreseko ordua), Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Industriako sailburuorde Javier Zarraonandia eta SPRIko zuzendari nagusi Alex Arriola bertan zirela. Haiekin izan dira International Trade & Investment London & Partners (eraikin horretan egingo da bulegoraren inaugurazioa) agentziako zuzendari David Slater eta Simon Blagden parlamentari britainiarra, baita Erresuma Batuan presentzia duten euskal enpresen hainbat arduradun ere.

INSTITUZIO ARTEKO BILERA

Bulego berriaren inaugurazioaren aurretik, Arantxa Tapia sailburua Komertzio eta Inbertsiotako Ministroarekin, Greg Handsekin bilera gin du, eta automozioa edo energía bezalako gaiak izan dituzte hizpide. Erresuma Batuko ekonomia Europar Batasuneko bigarrena da, eta munduko 5.a eta era berean euskal enpresen esportazio gune garrantzitsuenetakoa, 4.a bait da azken 10 urteotako txostenek igortzen dituzten datuen arabera. Ministroak eta sailburuak epe ertaineko asmoak aztertu dituzte eta automozioaren esparruari dagozkion etorkizuneko eszenatokiak ere aurreikusi dituzte. Energiari dagokionean Tapiak ministroari jakinarazi dio zeintzuk diren Euskadin antzen ari diren proiektuak eta bereziki arreta jarri du alor itsas-eolikoari dagokionean. Balizko aliantzak ere aztertu dira esparru honi dagokion teknolgiaren garapenerako.

Bi arduradunak 4.0 industria bultzatzeko politikei buruz ere aritu dira eta bien interesekoak izan daitezkeen eremuak bilatu dituzte, ba politikoki bai empresa mailan elkarlana bultzatzeko asmoz.

Ordubete pasatxo iraun duen bilera Kanpo Komertzioko Depatamentuaren egoitzan egin da (Department for International Trade).

EUSKAL ENPRESEKIN BILERA

Euskal ordezkaritza, kasu honetan, Industria sailburuordeak Javier Zarraonandiak eta SPRIko zuzendari nagusiak Alex Arriolak gidatuta, bilera egin du egun Londresen bulegoak dituzten euskal enpresekin. Bileran parte hartu dute IDOM, Gescrap, Gestamp, Burdinola, Sener, CIE Automotive, López Landa, Maier, ITP Iberdrola, BBVA, Aernnova, CAF  eta Elecnor enpresetako ordezkariek eta elkarrekin BREXITak dakarren eszenatoki berria aztertu dute. Euskal enpresak arreta bereziarekin begiratzen dituzte Brexitak eragiten dituen gertakari guztiak, eta eszenatoki berriari zuhurtziaz aurre egiten diote, baina baita konfiantzaz ere, merkatu honetan euskal enpresek eskaintza indartsua egin dezakeelako.

LONDRESEKO BULEGOAREN INAUGURAZIOA

Londreseko bulegoaren inaugurazioak negozio-aukera berriak irekitzen ditu euskal enpresentzat. Nazioartekotzea Euskadiko ekonomiarako ardatz estrategikoetako bat da, eta nazioarteko sarea funtsezkoa da enpresei zerbitzu emateko. Gaur egun SPRIren nazioarteko sareak 16 bulego propio ditu hainbat herrialdetan, gaur Londresen inauguratutakoa barne, eta aholkulari espezializatuak beste 60 herrialdetan.

Sailburuak adierazi duen moduan, bulegoa topalekua izango da gure ekonomiarentzat lehentasunezkoa den herrialde horretan. “Erresuma Batua nazioarteko merkataritzarako gure “partner” nagusietako bat izan da tradizioz, eta hala da gaur egun ere. Erresuma Batua gure esportazioen bosgarren helmuga da, lehen herrialdeetako bat inportazioen sailkapenean eta herrialde interesgarrienetako bat inbertsio-jatorri gisa. Gaur egun berrogeita hamar euskal konpainiak baino gehiagok dute presentzia Erresuma Batuan, era askotako sektoreetan gainera: automobilgintza, energia, industria aeroespaziala, ingeniaritza-zerbitzuak, finantza-zerbitzuak eta trenbide-industria.”

Euskadik indartu egiten du horrela Erresuma Batuan duen presentzia, Brexitak zalantzak eta galderak sortzen dituen une honetan, baina Eusko Jaurlaritza euskal enpresentzako etorkizuneko aukera gisa baliatzeko modua aztertzen ari da.

Bulegoa, era berean, gure zerbitzuak eta produktuak enpresa eta erakunde britainiarrei eskaintzeko lekua izango da. Tapiak adierazi duenez, “Euskadik, Euskal Autonomia Erkidegoak, munduari irekitako ekonomia du. Ekonomia modernoa, teknologikoki aurreratua, kanpoaldearekin konektatutako enpresa-jarduera eta nazioarteko merkatu ugaritan presentzia duena”.

BREXITA

Sailburu Tapiak Brexitaren aurrean bizi dugun ziurgabetasun-unea ere aipatu du, baina erronkari baikortasunez aurre egin nahi izan dio: “soilik adierazi nahi dut nire konfiantza eta nahia dela negoziazio hauen ondoren, eta pragmatikoak eta pasiorik gabeak izatea espero dut, ahalik eta akordiorik onenera iristea, eta harreman berria hezurmamitzea, positiboa, bi aldeentzat garai berria bermatuko duena, trukean, elkarlanean, merkataritza askean eta garapenean eta guztiontzako aberastasuna eta enplegua sortzen oinarritua. Nolanahi ere, gaur eta hemen adierazi nahi dut, halaber, Brexit ondoko etapa berri honetan aurrez aurre izango dugun agertokia dena dela ere, Eusko Jaurlaritzak borondate irmoa duela eta gaur hemen konpromiso sendoa hartzen duela euskal enpresei Erresuma Batuan eta harekin izango dituzten harreman eta jardueretan laguntzeko eta babesa emateko. Harreman horiek bideratu eta dinamizatuko dituen faktore bat izateko prest gaude eta horren froga da gaur Cityan inauguratu dugun bulego hau”.

 

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FRANCIS37896693
    2017.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La oficina será clave para reforzar la presencia de las empresas vascas en el Reino Unido > https://t.co/xkdRUivFva http…

  • @AsierAranbarriU
    2017.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Londreseko Bulegoa funtsezkoa izango da Erresuma Batuan euskal enpresen presentzia indartzeko https://t.co/xkdRUivFva ht…

  • @bragagnimaurizi
    2017.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La oficina será clave para reforzar la presencia de las empresas vascas en el Reino Unido > https://t.co/xkdRUivFva http…

  • @PTEuskadi
    2017.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Londreseko Bulegoa funtsezkoa izango da Erresuma Batuan euskal enpresen presentzia indartzeko https://t.co/xkdRUivFva ht…

  • @nmelg
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La oficina será clave para reforzar la presencia de las empresas vascas en el Reino Unido > https://t.co/xkdRUivFva http…

  • @grupospri
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: La oficina será clave para reforzar la presencia de las empresas vascas en el Reino Unido > https://t.co/xkdRUivFva http…

  • @grupospri
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Londreseko Bulegoa funtsezkoa izango da Erresuma Batuan euskal enpresen presentzia indartzeko https://t.co/xkdRUivFva ht…

  • @arantxa_tapia
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    La oficina será clave para reforzar la presencia de las empresas vascas en el Reino Unido > https://t.co/xkdRUivFva https://t.co/0nNlkZ3V8g

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Miren Madinabeitia