Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen batzorde orokorrean izan da gaur

2017.eko apirilak 01

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria Real Sociedad Bascongada de Amigos del País-Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen batzorde orokorrean izan da gaur, Azkoitiko Intsausti Jauregian. Sailburuak elkarte historiko honen batzordean hartu du parte eta kultura elkarteek XXI. mendean izan behar duten jokabideaz gogoeta bat egin du batzordeko kideen aurrean. Era berean, gonbita egin dio erakunde historiko honi hausnarketa partekatu bat egiteko euskal kulturak gaur egungo munduan izan behar duen lekuaz.

Zupiria sailburuak Euskadiko "elkarteen panoramaren konplexutasunaz eta aniztasunaz” hitz egin du, "hainbat erakunde, elkarte, sozietate, klub, institutu, eragile eta taldez osaturikoa baita". "Euskal gizartearen gehiengoak ez du ezagutzen honek duen dimentsio soziala", adierazi du. Era berean, balioa eman nahi izan die erakunde hauetan parte hartzen duten gizon eta emakumeei: "Beren denbora besteen esku jartzen dute era guztietako jarduerak antolatzeko: kulturaren arlokoak, gizarte jarduerak, kiroletakoak, elkartasunarekin loturikoak, difusioaren esparrukoak, euskararekin zerikusia dutenak edo argitalpen txikiak argitaratzeko”.

Testuinguru honetan, sailburuak gonbita luzatu dio Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari, Eusko Jaurlaritzarekin eta beste erakunde eta eragileekin batera, hausnarketa egin dezan euskal kulturak mundu aldakor honetan bere tokia aurki dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak