Berriak Lehendakaritza
Eu

Errefuxiatuei harrera egiteko eta laguntzeko Euskadiren konpromisoa eskaini du Lehendakariak

2017.eko apirilak 03

Euskal instituzioen eta gizarte zibilaren ordezkaritza zabal batek lagunduta, Adierazpen Instituzional bat irakurri du Iñigo Urkulluk, Europan bizi den krisi humanitarioaren aurrean 

Iñigo Urkulluk euskal instituzioen eta gizarte zibilaren “jarrera eta konpromisoa” eskaini ditu errefuxiatuen harreran aktiboki laguntzeko eta dagozkion eskumenen eta ahalbideen esparruan beharrezko bitartekoak eta baliabideak jartzeko. Gaur goizean Adierazpen Instituzional bat irakurri du Urkulluk Lehendakaritzan, errefuxiatuekin Europan bizi den krisi humanitarioaren aurrean, ondokoak lagun zituela: Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Euskadiko instituzioen ordezkaritza zabal bat; alderdi politikoak, alkateak; elkarteen eta GKEen ordezkariak; gizarte zibileko kideak; eta euskal epailetzaren arduradunak. 

Lehendakariak adierazi duenez “Euskadiko politikaren ordezkari garen aldetik, ezin dugu onartu modu akritiko batean krisi honen aurrean Europar Batasunak emandako erantzun murritza eta eraginik gabea” eta gogorarazi du 2016an bakarrik, 5.000 pertsona hil direla Meditarraneoan, gehienak gerratik ihesi. 

Hala, gaur goizean irakurritako adierazpenean, euskal instituzioek eta gizarte zibileko erakundeek konpromiso bat “eskatu eta eskaintzen” dute krisi humanitario horri erantzun eraginkor bat emateko, hori guztia “solidaritate, erantzukizun eta legaltasun printzipioari” eutsiz. 

Horretarako, Laguntza Sistema Osagarri bat sortzea proposatu da pertsonei harrera egiteko, lankidetza egituratu baten bitartez, non Eusko Jaurlaritza, Udalak, Foru Aldundiak eta erakunde sozialak lankidetzan arituko diren Espainiako Gobernuarekin, baita bisatu humanitarioen bidea modu adostu eta koordinatu batean bultzatzea ere, instituzio eta erakunde sozial desberdinen artean. 

Ekitaldian euskal instituzioen ordezkarien testigantzak eta mezuak aditzera eman dira: Legebiltzarreko talde-artekoa migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen alde (Amaia Arregi, Jasone Agirre, Tinixara Guanche, Rafaela Romero eta Carmelo Barrio); Eudel-eko lehendakari Imanol Landa; diputatu nagusi Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano; eta hiriburuetako alkateak, Gorka Urtaran, Juan María Aburto eta Eneko Goia. Gainera, errefuxiatuei harrera egiten eta laguntzen diharduten erakunde sozialen eta GKEen ahotsak ere entzun ahal izan dira. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Sofia_G_Arana
    2017.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari ofrece el compromiso de Euskadi en la acogida y asistencia de personas refugiadas https://t.co/Ndwu7s538X

  • @jcampas
    2017.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    #Let_them_in El Lehendakari ofrece el compromiso de Euskadi en la acogida y asistencia de personas refugiadas https://t.co/IdmMNCZAPF

Ekitaldiko kargudunak