Eu

Josu Erkorekak euskal autonomiari buruzko ikerketa lan onenei zuzenduriko Leizaola sariak eman ditu

2017.eko martxoak 10
  • Epaimahaiak erabaki du saria ex aequo ondoko bi lanei ematea: David Motaren “Un sueño americano. El Gobierno Vasco en el exilio y Estados Unidos (1939-1979)” eta Andres Urrutiaren Lengua vasca, cooficialidad lingüística y relaciones jurídicas inter privatos. Análisis desde la perspectiva del euskera en el Derecho privado español, en el francés y en el de la Unión Europea”.
  • HAEE Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen duen sariak euskal autonomian sakondu eta aztertzen duten zientzia izaerako ikerketa lan onenak saritzen ditu urtero.

Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendari Maite Iruretagoiena eta Estatutuaren Garapenerako Zuzendari Begoña Pérez de Eulate, buru izan du gaur HAEEk antolatu duen Jesús María Leizaola saria emateko ekitaldiak. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren areto nagusian egin da.

Aurtengo edizioan epaimahaiak saria ex aequo ematea erabaki du aho batez, ondoko bi lanei:

  •  “Un sueño americano. El gobierno vasco en el exilio y Estados Unidos (1937-1979)”.David Mota Zurdorenlan,aeuskaldunen erbestealdia Estatu Batuetan aztertu duen ikerketa historikoa da. Erbestealdi horren aro politiko ezberdinak ikertu ditu, datu eta orain arte ezezagunak ziren dokumentu ugari azaleratuz.
  •  “Lengua vasca, cooficialidad lingüística y relaciones jurídicas inter privatos. Análisis desde la perspectiva del euskera en el Derecho privado español, en el francés y en el de la Unión Europea”.Andres Maria Urrutia Badiolaren lana, Euskal Herriko zazpi lurraldetan zuzenbide pribatuaren arloan euskarak izan duen trataera aztertu duen ikerketa juridiko bat da, zuzenbide zibilaren eta merkataritza-zibilaren arlo eta erakunde bakoitzean trataera hori nolakoa izan den azaldu eta gure berezko zuzenbidea bereziki aztertu duena.

Sariak 14.000 euroko diru-kopuru bakarra dauka. Aurten, ondorioz, bi sarituen artean banatu egingo da. Horrez gain, HAEE Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bi lanak argitaratu ditu, ahalik eta hedapen zabalena emateko aipatuei.

2015ko EDIZIOko SARIDUNAK

Ondokoak dira epaimahaiak saritu dituen bi proiektuen egileak:

Andrés Urrutia:legelari, lexikografo eta idazle bizkaitarra da. Bilbon jaioa 1954. urtean. Notario izan zen Ondarroan, eta Bilbon ondoren. Zuzenbide Zibila eta Foru Zuzenbidea irakatsi ditu Deustuko Unibertsitatean eta Euskaltzaindiako Presidente izan da ere.

David Mota: Historia Garaikidean Doktore da. Argitalpen eta zientzia artikulu ugari argitaratu ditu eta 31 urte eskasekin artxibozain, dokumentalista eta Bigarren Hezkuntzako irakasle izan da. Sancho el Sabio Fundazioaren Unibertsitate Mailako Ikerketa Lehiaketaren XVI. edizioa irabazi du eta ikertzaile gonbidatua izan da Georgetown Unibertsitateko “BMW Center for German and European Studies” zentroan.

“JESÚS MARÍA LEIZAOLA” SARIA

Leizaola saria euskal autonomiari buruzko edo aipatuaren inguruko azterketan eta ezagutzan sakontzen duten argitaratu gabeko lanei eskainitako urteroko sari bat da. 1990. urtean eman zen lehenengoz.

Urtero, lanik onena saritzeko 14.000 euroko diru-kopurua daraman sari bat eskaintzen da. Saria, halere, proiektu bat baino gehiagori eman daiteke ere, ex aequo alegia. Izan ere, aurrekoa hiru aldiz gertatu da azken 27 urteotan, aurkeztutako lanen maila zientifiko altua dela eta.

Sariaren izenak Jesus Maria Leizaola omendu nahi du, euskal autonomiaren ikur entzutetsuenetako eta erakusgarrienetako bat.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak