Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Maier taldearen pintura-instalazio berria inauguratu du

2017.eko martxoak 08

Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarekin, inauguratu du Maier taldearen pintura-instalazio berria. Maier taldea automozio-osagaiak egiten dituen kooperatiba bat da. Gaur, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna izanik, lehendakariak industriaren munduan emakumeen berdintasuneko presentzia eta lana aldarrikatu nahi izan du.

Maier taldeak Ajangizen (Bizkaia) du egoitza, eta gaur egun hainbat planta du Nafarroan, Vigon, Erresuma Batuan, Txekian, Indian, Mexikon eta Txinan —non berriki Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat izan zen—.Horrez gain, berrikuntza eta garapen teknologikoan espezializatutako MTC zentro teknologikoa du Ajangizen, baita zenbait zentro tekniko Txinan eta Indian ere. 2016an, 300 milioi euro fakturatu zuen, eta % 70 inguru nazioarteko salmenten emaitza izan zen. Guztira 2.400 langile du.

Pintura-instalazio berria jauzi teknologiko handia da, artearen mailako garapen teknologiko aurreratuenak txertatzen baititu. Instalazio horrek 15 milioi eurotik gorako inbertsioa eskatu dio Maier taldeari, eta 100 pertsonak baino gehiagok egingo dute lan bertan.

Lehendakariak adierazi du instalazio berri horretan egindako inbertsioa “trakzio-kooperatiba” horren “lehiakortasunaren zutabea” izango dela; izan ere, kooperatibak jardueren transformazioaren eta balio erantsiko jardueren aldeko apustua egin du, eta alderdi horiek funtsezkoak izango dira aurrera egiten jarraitzeko. Ildo horretan, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak Hazitek eta Elkartek teknologia-programen bidez enpresei laguntzen diela produktu eta zerbitzu berrien ikerketan eta garapen teknologikoan.

Bere iritziz, Basque Industry 4.0 ereduari jarraitu beharko zaio, 2020rako Barne Produktu Gordinaren % 25eko helburua lortuko bada eta, hartara, hazkunde trinkoa eta kalitateko enplegu-aukerak sortuko badira. Urkulluk adierazi du urte honi euskal industria-produkzioaren % 1,1eko hazkundearekin eman zaiola hasiera.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jonbasterra
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #MAIER taldearen pintura-instalazio berria inauguratu dugu gaur @iurkullu-rekin batera https://t.co/OPCB7DjDCo https://t

  • @jonbasterra
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Inauguramos la nueva instalación de pintura del Grupo #MAIER junto a @iurkullu > https://t.co/cTooTSi7kq https://t.co/YG

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu Lehendakariak Maier taldearen pintura-instalazio berria inauguratu du ℹ️➡ https://t.co/WO2YfTfjJ9 https://t.co/BQW8BKKbx4

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu ha inaugurado la nueva instalación de pintura del Grupo Maier ℹ️➡ https://t.co/JgOXWY5G22 https://t.co/rmgqZ9ds3j

  • @deiEJGV
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Inauguramos la nueva instalación de pintura del Grupo #MAIER junto a @iurkullu > https://t.co/cTooTSi7kq https://t.co/YG

  • @deiEJGV
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #MAIER taldearen pintura-instalazio berria inauguratu dugu gaur @iurkullu-rekin batera https://t.co/OPCB7DjDCo https://t

  • @arantxa_tapia
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    Inauguramos la nueva instalación de pintura del Grupo #MAIER junto a @iurkullu > https://t.co/cTooTSi7kq https://t.co/YG0SqQgeNF

  • @LuciaInigo_CDTI
    2017.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #MAIER taldearen pintura-instalazio berria inauguratu dugu gaur @iurkullu-rekin batera https://t.co/OPCB7DjDCo https://t

Ekitaldiko kargudunak