Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 28 lege-proiektu onetsiko ditu eta bidaliko dizkio ganberari XI. legegintzaldian

2017.eko otsailak 28

Gobernu Kontseiluak Euskadiren ordezkaritza Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdearen batzarrean onartu du

Gobernu Kontseiluak XI. Legegintzaldiko Legegintzaldi Programa onetsi du; lan-dokumentu horrek Eusko Jaurlaritzaren legegintza-ekintza gidatuko du datozen lau urteotan.

Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrari bidaliko dio, legebiltzar-taldeek aztertu eta eztabaidatu dezaten. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren web-atarian argitaratuko du (www.euskadi.eus), herritarrek 28 lege-proiektu horien berri izan dezaten eta horien segimendua egin eta horietan parte har dezaten.

Lan-dokumentu hori onetsi eta bidaltzean, Eusko Jaurlaritzak legegintzaldiaren lau urteotarako dokumentu eta plan nagusiak prestatzeko eta Ganberari bidaltzeko konpromisoa beteko du.

  • Plan Estrategikoen Programa: Gobernu Kontseiluak urtarrilaren 17an, asteartean, onetsi zuen.
  • Gobernu Programa 2020: Gobernu Kontseiluak otsailaren 21ean, asteartean, onetsi zuen.
  • Legegintza Programa: Gobernu Kontseiluak otsailaren 28an, asteartean, onetsi du.

 

EUROESKUALDEAREN ORDEZKARITZA EUSKADIN

Bestalde, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur beren karguagatik Euskal Autonomia Erkidegoa Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdea ordezkatuko duten pertsonen izendapenari. Gaurko bileran onartutakoaren arabera, Euskadiren ordezkaritza osatuko dute Iñigo Urkullu lehendakariak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiak; Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte Toledok; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok; Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Maria Angeles Elorzak, eta Europako Gaietako zuzendari Mikel Antonek.

Hain zuzen ere, datorren astelehenean, martxoak 6, Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdearen Batzarrak bilera bat egingo du Bordelen, eta bertara joango dira Urkullu lehendakaria Euskadiko ordezkaritzaren buru, Akitania Berriko lehendakari Alain Rousset eta Nafarroako lehendakari Uxue Barkos.

 

2017-02-28 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak