Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak informazio publikora sartzeko eskubidea erabiltzera bultzatzen ditu herritarrak

2016.eko irailak 28
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Gaur “Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna” dela aprobetxatuz, Eusko Jaurlaritzak eskubide hori erabiltzera bultzatu nahi ditu herritarrak, eta gogoratu nahi du oso erraza dela Eusko Jaurlaritzaren informazio publikora sartzea euskadi-eus webgune ofizialaren bitartez. Aurkezten dugun bideo honetan azaltzen dira Eusko Jaurlaritzak eta bere mendeko erakundeek duten informaziora sartzeko, eta erantzunik jasotzen ez bada erreklamazioa aurkezteko, baliatu daitezkeen bide ez-formalak (harremanetarako postontzia, Irekia, GARDENA-Gardentasunaren ataria) eta formalak (administrazio-prozedura).

Eusko Jaurlaritzak bat egiten du egun honetarako antolatu diren ekimenekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau