Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Bilboko Metroak BAT txartela onartuko du bihartik (osteguna, hilak 9), aurrera

2016.eko ekainak 08
  • Urtea amaitu aurretik, Mugi txartelarekin ere ordaindu ahal izango da
  • Euskotrenen Bilbo-Hendaia linea nagusian, Gasteizko eta Bilboko tranbietan eta Reinetako funikularrean erabili daitezke hiru lurralde-txartelak, Barik, Bat eta Mugi

 

Bihar, osteguna, hilak 9, BILBOKO METROAK Arabako BAT lurralde-txartela onartuko du, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak bultzatzen duen interoperabilitatean urrats bat gehiago emanez. Urtea amaitu aurretik, Gipuzkoako Mugi txartelaren erabiltzaileek ere lurraldeko txartela erabili ahal izango dute Bilboko metro-lineatan.

 

Ana Oregi sailburuaren iritzian, «Bilboko Metroan BAT txartela erabiltzea onartuta, urrats bat gehiago eman dugu interoperabilitatean. Gainera, gutxi barru MUGI txartela ere erabili ahal izango da, behin txartel-makinetan beharrezkoak diren egokitzapenak eginda. Duela gutxi aurkeztu genuen Euskotrenen linea nagusi osorako Barik, Bat eta Mugi txartelen interoperabilitatea, orain urtebetez geroztik erabili daitezkeenak Bilboko eta Gasteizko tranbietan. Horrela, garraio publikoaren erabiltzaileek zerbitzu erosoagoa eskuratuko dute».

 

«Urrats hau erkidegoan trenbide-eskumena dugun operadore guztiak interoperabilitatean lanean ari garen seinale da. Bilboko Metroa, urtean 87 milioi bidaia egiten direna, herrialdeko operadore nagusia da. BARIK/BAT/MUGI sistema erabiltzeko joera gero eta hedatuago dago eta, interoperabilitatearen eraginez, erabilera-ohitura berri bat sortuko du, txartela jatorri-eskualdetik kanpo erabiltzearena, izan Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa, erabilera erraztu denez», adierazi du Ana Oregik.

 

Oregi sailburuaren ustean, «txartel guztiak gure tren guztietan erabilgarri daudenean amaituko da lehen fasea, trenbideen arlora zuzendu dena. Hala, ondorengoak hasiko dira, bai ibilgailu-garraiokoa bai hiriarteko ibilgailu-garraiokoa».

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @edertxu1
    2016.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @v_en_c: Metro Bilbao incorpora desde mañana jueves día 9 la tarjeta BAT https://t.co/EdNiUjP7gL

  • @v_en_c
    2016.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    Metro Bilbao incorpora desde mañana jueves día 9 la tarjeta BAT https://t.co/EdNiUjP7gL

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Manuel Tejada