Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren singulartasuna defendatu du VII. Eskualde Gobernuen Munduko Goi-Bileran

2016.eko apirilak 16
  • Eskualde Batuen Erakundeak nazioarteko goi-bilera bat antolatu du, hainbat herrialdetako Estatu-mailaz azpiko gobernuak bildu direna, beren ahotsa mundu-mailan aintzat hartu dadin
  • Eusko Jaurlaritzak bi sari jaso ditu jardunbide egokiengatik, zehazki, «Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria» eta eskola-esparruko «Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa» ekimenengatik. 50 kasu baino gehiago aurkeztu dira
  • Goi-bilera horretan, Euskadik Estatu-mailaz azpiko erakundeen nazioarteko erakunde horretako bigarren presidenteordetza eskuratu du

Eusko Jaurlaritzak ostegun eta ostiral hauetan Rio de Janeiron (Brasil) egin den VII. Eskualde Gobernuen Munduko Goi-bileran parte hartu du, Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagak eta Eusko Jaurlaritzak Argentina-Mercosurren duen delegatu Sara Pagolak ordezkatuta. Eskualde Batuen Erakundeak zuzendutako ekimenak «Eskualde-gobernuek zer egin dezakegu eraginkorragoak izateko?» leloa hartu du. Eusko Jaurlaritzak Euskadik nazioarteari eskaintzen dio balio berezia eta bertako autogobernu-eredua defendatu ditu. Gainera, nazioarteko goi-bilera horretan, Eusko Jaurlaritzak bi sari jaso ditu EBEk eta Nazio Batuen Garapenerako Programak antolatutako eskualdeen jardunbide egokien sarien lehen edizioan, «Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria» eta eskola-esparruko «Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa» ekimenengatik. 

Euskadi bi presidenteordetzetako batean berretsi zuten atzo lehendabizikoz EBEren osoko bilkuran, eta gaur ekin diote VII. Eskualde Gobernuen Munduko Goi-bileran. Goi-bilera hori defentsa-plataforma gisa erabili nahi da, krisi ekonomikoak joera birzentralizatzaileak berpiztu dituen honetan. Bilkuran bildu dira bost kontinenteetako hainbat eskualde-lider, tartean, 35 agintari, EBEren VI. goi-bilera Kolonbiako Cartagena de Indiasen (2014ko irailean) egin eta urte eta erdira.

Europako, Afrikako eta Amerikako Estatu-mailaz beherako gobernuetako presidenteek krisi ekonomikoaren ondorioz lurralde-ereduetan gertatu diren aldaketak, horiei aurre egiteko modu eraginkorrenak eta gobernu-bikaintasuna azaldu dizkiete elkarri. Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagak mahai-inguru batean parte hartu du eta adierazi du Estatu-mailaz beherako gobernuek beregain hartu behar dituztela herritarren aurrean eraginkorrago izateko bidea emango dieten eskumenak.

Jardunbide egokien saria

EBEk eta Nazio Batuen Garapenerako Programak antolatutako Eskualdeko Jardunbide Egokien Sariak banatzeko ekitaldia ere egin dute jardunaldi horietan. Eusko Jaurlaritzak kategoria horretan sari bat lortu du «Euskadiko Demokrazia eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburuzko Zuria» ekimenagatik. Euskal herri-administrazioaren eta herritarren artean elkarrizketa-, negoziazio- eta akordio-mekanismo berriak sortzeko bitartekoa da, zuzenean eragiten dioten erabakietan herritarrek parte hartzea sustatzen duena. Hala, Eusko Jaurlaritzak koska bat gorago eraman du gobernantzaren balioen –gardentasuna, erabakietan parte hartzea, publikotasun aktiboa, kontuak ematea, etab.– aldeko konpromisoa.

Eskola-esparruko Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloak ere saria jaso du. Protokolo horrek haurren garapena sustatzea du xede eta 2, 3, 4 eta 5 urteko eskola-umeei zuzenduta dago. Ikasgelan bertan ikasleei antzeman dakizkiekeen garapen-zailtasunak adin goiztiarrean hautematea eta horien gainean esku hartzea ditu xedetzat. Hartarako, baina, prestakuntza behar dute horrelako neska-mutilez arduratzen diren irakasleek, eta alderdi hori bereziki nabarmentzen du Euskal Autonomia Erkidegorako Arreta Goiztiarreko Ereduak.

Eskualde Batuen Erakundea

Eskualde Batuen Erakundeak / Eskualde Elkarteen Foro Globalak mundu osoko eskualdeak biltzen ditu eta haien ordezkari gisa dihardu nazioarteko instantzien aurrean, garapen orekatuko eta lurralde-kohesioko politika globala sustatzeko. Tarteko gobernuek gobernantza globalaren eragile direlako aitorpena jasotzea du xede nagusi, eta Estatu-boterea beste eragile batzuen esku utzita deszentralizatzeak garapen bizkortzen duela defendatzen du; izan ere, demokrazia sustatzen da, tarteko gobernu horiek herritarrengandik hurbilago daudelako. Eskualde Batuen Erakundeak / Eskualde Elkarteen Foro Globalak eskualde-gobernu eredu sendoa bultzatzen du, gaitasunak dituena, eta legez aitortutako eskumenak zein horiei dagozkien moduko aurrekontuak. Erakundearen kide dira bost kontinenteetako eskualde-gobernuak eta eskualde-sareak.

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2016.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco defiende la singularidad de Euskadi en la VII Cumbre Mundial de Gobiernos Regionales https://t.co/oz9FJGEDC2

  • @simple8job
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @PetraZabalgana: The Basque Government defines the uniqueness of the Basque Country at the VII World Summit of Regional Governm... https…

  • @PetraZabalgana
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    The Basque Government defines the uniqueness of the Basque Country at the VII World Summit of Regional Governm... https://t.co/NUddHUbUSO

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzaren Euskadiren singulartasuna defendatu du VII. Eskualde Gobernuen Munduko Goi-Bileran ➡ https://t.co/Z1Qzye2

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco defiende la singularidad de Euskadi en la VII Cumbre Mundial de Gobiernos Regionales ➡ https://t.co/XEaeXCIS

  • @ConsejeroD7
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzaren Euskadiren singulartasuna defendatu du VII. Eskualde Gobernuen Munduko Goi-Bileran ➡ https://t.co/Z1Qzye2

  • @mikel_uriguen
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzaren Euskadiren singulartasuna defendatu du VII. Eskualde Gobernuen Munduko Goi-Bileran ➡ https://t.co/Z1Qzye2

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzaren Euskadiren singulartasuna defendatu du VII. Eskualde Gobernuen Munduko Goi-Bileran ➡ https://t.co/Z1Qzye2

  • @mikel_uriguen
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco defiende la singularidad de Euskadi en la VII Cumbre Mundial de Gobiernos Regionales ➡ https://t.co/XEaeXCIS

  • @ConsejeroD7
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco defiende la singularidad de Euskadi en la VII Cumbre Mundial de Gobiernos Regionales ➡ https://t.co/XEaeXCIS

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco defiende la singularidad de Euskadi en la VII Cumbre Mundial de Gobiernos Regionales ➡ https://t.co/XEaeXCIS1C

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzaren Euskadiren singulartasuna defendatu du VII. Eskualde Gobernuen Munduko Goi-Bileran ➡ https://t.co/Z1Qzye2XDP

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)