Eu

Financial Times egunkariak Eusko Jaurlaritzaren Basque Country ekimena saritu du gaur Cannes-en

2016.eko martxoak 15

-      Egunkari britainiar ospetsu horren urteroko txostenak dioenez, eskualde ertainen artean  Euskadi da atzerriko inbertsiorako eskualde onena konektagarritasunaren aldetik, seigarren onena atzerriko inbertsioa erakartzeko  estrategiaren aldetik, eta Europa Hegoaldeko bosgarren onena, inbertsioa erakartzeko adierazle guztiak kontuan hartuta.

Financial Times egunkariak gaur goizean sari bat eman dio SPRIri, Euskadiko enpresa agentziak kudeatzen duen Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Invest in the Basque Country estrategiagatik. Ekimen horren arduradun Marian Ibarrondok jaso du garaikurra Cannes-en eginiko ekitaldi batean. Bertan, Euskadik laudorioak jaso ditu atzerriko inbertsiorako euskalde onena izateagatik konektagarritasunaren aldetik.

Izan ere, Financial Times talde editorial britainiarrak esan duenez, Euskadi onena da Europako eskualde ertainen artean konektagarritasunari (logistika) dagokionean, eta atzerriko inbertsioa erakartzeko seigarren estrategia onena dauka, ondoko hauen atzetik: Kopenhage (Danimarka), Toscana (Italia), eta Erresuma Batuko, Poloniako eta Holandako beste hiru eskualde.  Gainera, Europa Hegoaldeko bosgarren onena da, inbertsioa erakartzeko adierazle guztiak kontuan hartuta.

Financial Times-ek -zeina erreferente ukaezina baita mundu osoko prentsa ekonomikoarentzat eta ezinbesteko gida nazioarteko merkatuentzat eta inbertsio mugimenduentzat- ranking bat egiten du urtero, non Hiriak eta Eskualdeak zerrendatzen baititu, kontinenteka bereizita.

Financial Times egunkariaren txostenak hiru tamainaren arabera sailkatzen ditu Europako hiri eta eskualdeak (handia, ertaina eta txikia), eta atal desberdinak aztertzen ditu: inbertsioak atzemateko estrategia, potentzial ekonomikoa, giza-kapitala eta bizimodua, kostu/irabazi eraginkortasuna, konektagarritasuna (logistika) eta negozio-giro lagunkoia.

Euskadi onena da Europako eskualde ertainen artean konektagarritasunari (logistika) dagokionean, eta atzerriko inbertsioa erakartzeko seigarren estrategia onena dauka, ondoko hauen atzetik: Kopenhage (Danimarka), Toscana (Italia), eta Erresuma Batuko, Poloniako eta Holandako beste hiru eskualde. Gainera, Europa Hegoaldeko bosgarren onena da, inbertsioa erakartzeko adierazle guztiak kontuan hartuta.

Txostenak azken urteotan eginiko lana berresten du. Atzerriko inbertsioak Euskadira erakartzea da Eusko Jaurlaritzak historikoki landu duen ildo estrategikoetako bat, bereziki industria eta ekonomiaren garapen arloetan. Ondorioz, SPRIren zereginetako bat izan da beti. Hala ere, 2013an eginiko metodologiari buruzko gogoetatik abiatuta, legealdi honetan indartu da lan ildo hori. Horri esker, ugaritu egin dira landutako proiektu kopurua eta atzemandako enpresak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @elisa_sdem
    2016.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    @FinancialTimes has awarded in Cannes the "Invest strategy in the Basque Country" by @Gob_Eus https://t.co/dzzCVeTGdW

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)