Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak pantalan berriaren instalazioa bukatu du Bermeoko Matralloko moilan

2015.eko martxoak 25
  • Ruiz de Angulo: «Bermeoko Arraun Elkarteari eta haurren eta kadeteen kategoriei emango die zerbitzua».
  • Zuraren itxura duen zoru berritzailea, UVA izpietatik babestutako matrize plastikoko konpositez eginda.

 

Eusko Jaurlaritzak pantalan berria ipini du azken astean Matrallo moilako muturraren ondoan; Bermeoko Arraun Elkarteko erabiltzaileei emango die zerbitzua eta, bereziki, haurren eta kadeteen kategorietan dauden harrobiko kideei.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok azaldutakoaren arabera, «Bermeoko etorkizuneko neska-mutil arraunlarien gurasoen eskaerari emandako erantzuna da pantalan berria; izan ere, kezkaz ikusten zuten batelak harrizko arrapalatik nola jaisten zituzten, neguan berez pilatzen den aingira-belarrak irristatzea eta erortzea eragiten duelako, itsasora iristea are gehiago zailduta».

Horrez gain, hau ere adierazi du zuzendariak: «Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak pantalan berri hau ezarri du bere eskumeneko portuetan uretako eta jolas-jarduerak bultzatzeko eta arraunaren kirol ahalegintsuaren zaleen harrobiari eusteko, era horretan erabiltzaileak ontzietara errazago iritsi ahal izan daitezen. Gainera, toki irisgarriago batean dago, traineruak garraiatzen dituzten atoiek eta kamioek maniobrak errazago egin ditzaten».

Toki horretan kokatu ahal izan da Bermeoko Arrantzaleen Kofradiarekin lortutako hitzarmenari esker, egungo izotzaz hornitzeko dartsena erabiltzeko baimena eman baitu.

Amilibia ontziolak egin du pantalan berria Orioko lantegian; zuraren itxura duen zoladuraz estalita dago, eta UVA izpietatik babestutako matrize plastikoz eginda. Besteak beste, arroz-azalezko irinaren karga du, produktuaren kalitatea hobetzen duena. Produktu horrek, halaber, ezaugarri hauek ditu: aldaezintasun estetikoa, elektrizitate estatikoa ez pilatzea, itsaspen-maila handia eta irristatzeko aukera txikia, garbitzen erraza da eta bakterien erasoen aurreko immunitatea du.

Era horretako zoladura Mutrikuko portuan ipini dugu jada eta Plentziako portuko pantalanak berritzeko ere ipiniko dugu, haren arrakasta egiaztatu baita Estatuko beste portu batzuetan.  Pantalan berri hori ipintzeko 60.000 euro inguruko inbertsioa egin dugu. Erremate batzuk gelditzen dira oraindik, ate bat ipintzea aurreikusita baitago sarbidea kontrolatu ahal izateko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)