Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak, udalerriek eta sustatzaileek Euskadiko lurzoru kutsatuen etorkizuneko legearen aldaketak aztertu dituzte

2014.eko apirilak 10

Udalen, lurzoruaren erakunde sustatzaileen eta aholkularitza-enpresen ehun bat ordezkarik Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoru kutsatuen ingurumen-araudi berriaren aldaketa nagusiak aztertu dituzte gaur goizean Bilbon, lan-jardunaldi batean. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila prestatzen ari da araudi hori.

2012an ekin zitzaien lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko legearen aurreproiektu berria egiteko eta onartzeko lanei. Ihobeko zuzendari nagusi Javier Agirrek topaketari hasiera emateko ekitaldian azaldu duenez, honako helburu hau du arau-eguneratze horrek: «lurzoruaren kalitatearen adierazpeneko prozedura sinplifikatzea eta lurzoru-erabileraren gaitasunaren adierazpeneko prozedura berri bat sortzea, bai eta prozeduraren salbuespeneko kasu jakin batzuk aurreikustea ere».

Idazketa berriaren bidez asmoa da, halaber, zedarritzea zein kasutan den galdagarria lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpeneko prozedura, eta lurzorua kutsatzeko probabilitate gutxiago duten jardueren gaineko betebehar malguagoak ezartzea.

Ihobeko zuzendariaren iritziz, «otsailaren 4ko 1/2005 Legeko eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuko prozeduren eta hirigintza-antolamenduko lantresnak onartzeko prozeduren artean dagoen elkarreraginak planteatzen dituen arazo praktikoak ebaztea» du helburutzat arau-testu berriak. 

«Lurzoruaren kutsadurarekin lotutako administrazio-prozedurak azkarrago izapide daitezen laguntzea bilatzen da», dio Agirrek; «hori merkeagoa izango da sustatzaileentzat –pribatu zein publikoentzat–, eta kudeaketa publiko merkeagoa ere ekarriko du ondorioz». 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatutako topaketa prozesu parte-hartzaile modura eratu da, irekita administrazio-maila guztien ordezkariei, kutsatutako lurzoruak ikertzen eta berreskuratzen egiaztatutako erakundeei, lurzoruaren sustatzaile publiko eta pribatuei zein industriaren edo unibertsitate eta teknologia-zentroen ordezkariei; horiek guztiek testuari ekarpenak egin diezazkioten Gobernu Kontseiluak onartu eta legebiltzarreko izapidera igaro aurretik. 

Aurki aldatuko den Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko 1/2005 Legearen onespena mugarria izan zen Euskadiko lurzorua babesteari dagokionez. «Berariazko araudia edukitzeak potentzialki kutsatutako 2.000 kokaleku baino gehiago ikertzea ahalbidetu du, biztanleen % 85 hartzen dituzten Euskadiko 150 udalerrietan daudenak. Horietako mila batean egindako jarduketei esker, orobat, zirkuitu ekonomikoan berriro sartu ahal izan dira erabilera berria ezarriz», zehaztu du Ihobeko zuzendariak.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FuturEnviro
    2014.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Gobierno Vasco, municipios y promotores analizan modificaciones de la futura ley vasca de #sueloscontaminados VIDEO http://t

  • @Montserru
    2014.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Gobierno Vasco, municipios y promotores analizan modificaciones de la futura ley vasca de #sueloscontaminados VIDEO http://t

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)