Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: "Euskadi bi balio dituela erakusten ari da Parisen: geografikoa eta azpiegitura logistikoena"

2014.eko apirilak 02

• Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren ustez, «lehiakorrak izateko tresna onena lankidetza da, eta Bilbo eta Pasaia horixe erakusten ari dira hemen»

• «Modalitateen arteko integrazioa, interoperabilitatea eta mugaz gaindiko zatietan garapen koordinatua eskaintzen ditugu»

• «Plataforma logistiko intermodalak Europan gertatzen ari den aldaketaren bektoreetako bat dira, lehentasunetara egokitzeko aukera ematen dutelako, eta hemen Arasur, Jundiz eta Pasaia-Irun dauzkagu».  

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta Bilboko eta Pasaiako portu-agintaritzetako presidenteek, Asier Atutxak eta Ricardo Peñak, Euskal Autonomia Erkidegoak ardatz atlantikoko logistika eta garraio arloetako azpiegituren esparruan daukan potentziala aurkeztu dute gaur goizean, Parisko SITL azoka sektorialean. Oregik hainbat bilera tekniko izan ditu, besteak beste, DB-Deutsche Bahn eta Viia trenbide-operadore eta logistekin. Arasur eta Jundizko plataforma logistikoak, Gasteizko Foronda aireportuko zamaketa-ahalmena, abiadura handiko trenbide sare berria eta Bilbo eta Pasaiako portuen operatibitatea eta kokapen estrategikoa aurkeztu dizkie.

 Bilbo eta Pasaiako portu-agintaritzetako presidente Asier Atutxa eta Ricardo Peñarekin, Gipuzkoako Bazkundeko presidente Pedro Esnaolarekin eta Bilboko Merkataritza Ganberako zuzendeariarekin batera, SITL azokako erakusmahai batean egindako ekitaldi batean, zera azaldu du Oregik: «Euskadi Europan zeharreko garraio-sareen (TEN-T) Korridore Atlantikoan kokatuta egoteak eta dauzkan azpiegitura logistikoek gure herrialdea toki pribilegiatuan kokatzen dute Europako Batzordea bultzatzen ari den Connecting Europe estrategiaren ikuspegitik».

«Euskadi toki pribilegiatuan dago, Atlantikoko Trenbide Korridorearen erdian, ezin hobeto konektatuta dauden eta elkarren osagarri diren azpiegitura logistikoen sare bat eskaintzen du, eta etorkizun hurbilean, Europako egituran sartuko duen beste trenbide-sare bat edukiko du», adierazi die Ana Oregik Europako garraio sektoreko eragileei. «TEN-Tko oinarrizko sarean duten kokapena dela-eta, Euskadi zeharkatzen duten azpiegiturak, bereziki Euskal Y-a eta Gasteiz-Akize Europako diru-laguntzak lortzeko moduan daude. Beraz, Espainiako eta Frantziako gobernuek Europako Batzordeak erabiltzen dituen korridore estrategiko eta lehentasunezko korridore definizioak kontuan hartu, eta bide horiek garatzeko pauso azkarragoak eman beharko lituzkete».

 Bilbo eta Pasaiako portuen eta Eusko Jaurlaritzaren erakusmahaian, Euskadiko garraio-lineei, hiru aireportuei eta potentzial logistikoa daukaten eremuei –adibidez, Arasur, Jundiz edo Lezo– buruzko informazio grafiko ugari dago.

 2014a giltzarria da Euskadirentzat, lehentasunezko interesa daukaten proiektuak definitzeari eta gauzatzeari dagokionez. Horregatik, Batasuneko ardatzetarako –Korridore Atlantikoa barne hartuta– izendatutako koordinatzaileek lan-plangintza bat egingo dute. Plangintza horretako lehentasunezko gaiak modalitateen arteko integrazioa, interoperabilitatea eta mugaz gaindiko zatietan azpiegiturak modu koordinatuan garatzea izango dira.

 Laurogei milioi biztanle

Korridore Atlantikoak 2.000 kilometroko eremu bat biltzen du, 80 milioi biztanleri baino gehiagori zuzeneko erantzuna ematen die eta euroguneko BPGaren % 35 baino gehiago sortzen du. Ardatz horretan, Euskadik Europa-Iberiar Penintsulako salgaien zirkulazioaren % 50ari erantzuten dio. «Lehentasunezko korridoreen bidez Europako garraio-sarea modu koordinatuan gauzatzeak plangintza-eredua aldatzea dakar, Europa mailako ikuspegi bat eta gobernantza bat finkatzen dituen heinean, Europako lurraldea kohesionatzen lagunduko duen garraio multimodaleko sistema bakar eta eraginkor bat lortzeko helburuarekin, eta Euskadik hortxe egon behar du».

 Oregik zera azaldu du: «Plataforma logistiko intermodalak Europan gertatzen ari den aldaketaren bektoreetako bat dira, lehentasunetara egokitzeko aukera ematen dutelako, eta hemen Arasur, Jundiz eta Pasaia-Irun dauzkagu».  

 Hainbat erakunde eta enpresatako goi zuzendaritzako kideekin izan dituen bileretan, Oregi sailburuak zera azaldu die Euskadiri buruz: «Plataforma logistikoen azpiegitura zabala dauka (Pasaia-Irun, Jundiz-Foronda eta ARASUR); Bilboko eta Pasaiako merkataritza-portuak, bien artean urtean ia 44 milioi tonako trafikoa edukitzeaz gain, Bilboko Portua Estatuko CORE portua eta Penintsularen iparraldeko zentro multimodal nagusia izanik; Bilbo, Hondarribia eta Gasteizko aireportuak, azken hori 'Lehen mailako berezi' gisa sailkatua eta Europako galkorren bigarren terminal onena duena; eta trenbideak, hiru euskal hiriburuak elkartu, UIC zabalerari esker Euskadi Europarekin lotu, eta hiriburuetatik gertuko eremu logistiko nagusiekiko lotura egingo duen abiadura handiko Y trenbide-korridorea gauzatzen prozesuan eta etorkizun hurbilean martxan jartzekotan izanik».

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JoanesAsua
    2014.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: RT @v_en_c: El País Vasco muestra en Paris su doble valor geográfico y de infraestructuras logísticas. http://t.co/DGjvvbBdBq v…

  • @v_en_c
    2014.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    El País Vasco muestra en Paris su doble valor geográfico y de infraestructuras logísticas. http://t.co/eBxsFLoJBq vía @Irekia

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Tomás Epalza, Ricardo Peña, Asier Atutxa, Pedro Esnaola, Cluster Logística,