Berriak Segurtasuna
Eu

Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziak, eta Tolosako (Gipuzkoa) Hirukide

2013.eko ekainak 19

Ikasleek beraiek egindako globo sonda bat jaurti zuten Euskal Meteorologia Agentziak globo ofiziala aireratzen zuen momentu berean.

Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziak, eta Tolosako (Gipuzkoa) Hirukide ikastetxeko DBHko ikasle talde batek, Teknologia ikasgaian matrikulatutakoak, irrati-zundaketa proba bat batera burutu dute. Paraleloan bi globo sonda meteorologiko aireratu dituzte; Eusko Jaurlaritzaren globo ofiziala eta gazteek beraiek artisau-eran egindako beste globo sonda bat. Ikasleek proiektu horri "Izar Galaktik" izena jarri diote.

Proba hori Gautegi-Arteagan (Bizkaia) burutu da, izan ere Euskalmeten Irrati-zundaketa Meteorologikoko Estazio Automatikoa bertan dago. Urdaibai Bird Center ere kolaboratzaile lanetan aritu da, zeina hegaztien eta horien habitat eta migrazioen ikerkuntzarako eta zientzia dibulgatzeko zentro espezializatua den.

Esperimentua, alde batetik, bi globo sonda horiek era koordinatuan jaurtitzean zetzan, zeinak 28.000 bat metrora iritsi ziren, eta, bestetik, ikasleek egindako sondaren jarraipena egitean, datu atmosferikoak biltzean eta, azkenik, materialaren bilaketan eta kokapen zehatza ezagutzean.

Hirukideko ikasleek diseinaturiko globoak barrenean honako elementuak zituen; hainbat sentsore meteorologiko, Arduino plaka batez eginiko datu-erregistradore bat eta airetik Bizkaiko irudi zoragarriak grabatzea lortu zuten pare bat bideo kamera txiki.

Globoaren hegaldia bukatutakoan, bai ikasleek baita Euskalmeteko teknikariek ere, GPS sistemaren laguntzaz, materialaren bilaketa lanari ekin zioten. Bi egun arakatzen ibili ondoren ikasleen globoaren hondarrak Artzentales (Bizkaia) inguruan topatu zituzten.

Bi erakundeek oso modu baikorrean baloratu dute esperientzia. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez, esperientzia zientifiko horren dibulgaziozko hezkuntza-bideo bat ekoitzi du. Bideo hori, Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziak, YouTuben daukan orrialdean ikus daiteke: https://www.youtube.com/user/EUSKALMET

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @evoides
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @atturriotz: Euskalmet y el colegio Hirukide de Tolosa prueba conjunta de radiosondeo http://t.co/e3gdXTHskM https://t.co/o268eIRRsJ

  • @evoides
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @atturriotz: Euskalmet y el colegio Hirukide de Tolosa prueba conjunta de radiosondeo http://t.co/e3gdXTHskM https://t.co/o268eIRRsJ

Komunikabideek behera kargatzeko