Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza, erkidego guztietan gardenena

2012.eko azaroak 27

Nazioarteko Gardentasuna elkarteak egindako ikerketan Kantabria, Errioxa eta Euskadiko gobernuek izan dituzte emaitzarik onenak.

Gaur Madrilen aurkeztutako txostenak erkidego guztiek gardentasunaren indizea gainditzen dutela jakinarazi du eta, gainera, erkidego guztien bataz besteko nota aurreko txostenean izan zutena baina hobea dela ohartarazi du: aurten 100 puntutik 79,9 lortu dituzte; 2010ko txostenean, aldiz, 71,5 puntu lortu zituzten. Honako zazpi erkidegoek bikain atera dute: Euskal Autonomia Erkidegoak (97,5), Errioxak (97,5), Kantabriak (95), Andaluziak (92,5), Nafarroak (91,3), Gaztela eta Leonek (90) eta Galiziak (90).

Euskal Autonomia Erkidegoak puntuazio handiena, ehun puntutik ehun, lortu du hainbat arlotan, besteak beste: hiritarrekin eta gizartearekin lotura dutenetan, ekonomiko-finantziarioan eta zerbitzuen, lanen eta horniketaren kontratazioetan.

Euskal administrazio publikoaren gardentasuna bermatzea Gobernu Irekiaren doktrinaren konpromisoetako bat da. Gobernu Irekiak Euskal Administrazioa eta hiritarrak hurbiltzean datza, hiritarrek gobernuaren jardueran kontrol handiagoa, parte hartzeko bideak eta erabakiak hartzeko aukerak izan ditzaten, eta, hartara, edozein hiritarrek denon artean eta denontzat gobernatzen dela egiaztatu ahal dezan.

Konpromiso honen berehalako garapenerako Eusko Jaurlaritzak honako proiektu hauek onartu ditu:

2009ko urriaren 27an Irekia marka onartu zen, Eusko Jaurlaritzak bere jarduna berritu eta Open Government-aren (Gobernu Irekiaren) filosofia jarraitu zezan, Gardentasunari eta Parte-hartzeari dagokienez, batez ere.

2009ko abenduaren 29an, datu publiko irekien proiektuari hasiera eman zitzaion, 37/2007 Legearen bidez, informazioaren gizartean ekonomiaren garapenerako interesa kontuan hartuz, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeko aukera emanez.

2010ko irailaren 8an Kontratatzailearen Profila aurkeztu zen, 11/2007 Arlo Publikoaren Kontratuen Legeak eskatzen zuena, hain zuzen ere. Kontratatzailearen Profila lizitazioen deiak, hauen emaitzak eta kontratu publikoekin lotura duen informazio guztia internetez zabaltzen duen plataforma elektronikoa da.

5 iruzkin
  • @osanemeterio
    2014.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    @Luisin_racing he encontrado este enlace http://t.co/VqECXF41iW

  • @edubara
    2012.eko azaroak 29

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco, el más transparente de todas las comunidades autónomas http://t.co/sgFTwsXu #transparencia

  • @manycomics
    2012.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco, el más transparente de todas las comunidades autónomas http://t.co/JaEBrqtK http://t.co/16kkB0Ox

  • @manycomics
    2012.eko azaroak 28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco, el más transparente de todas las comunidades autónomas http://t.co/JaEBrqtK http://t.co/16kkB0Ox

  • 2012.eko azaroak 28

    ¡Buenísima noticia!. Pero es un largo camino que hay que seguir recorriendo. La transparencia de las administraciones es condición imprescindible para acercarnos a la utopía de la democracia, que no alcanzaremos mientras los ciudadanos/as sigamos votando exclusivamente en función de lo que nos venden los medios de comunicación. Conocer de primera mano y en profundidad qué hacen los poderes públicos y qué consecuencias tiene, es la única forma madura de conformarse una opinión: de orientar un voto.
    Y, un detalle importante: la mejor estrategia para luchar contra la corrupción es la disuasoria. Si desaparece el ocultismo desaparece la oportunidad.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)