Eu

Badator Geolodia 12, gure geologiaren balioak ezagutzeko urteroko hitzordua

2012.eko apirilak 28

Maiatzaren 6an izango da Geolodia 12, gure geologiaren eta geologoaren lanbidearen balioak ezagutarazteko eguna; horretarako, jende guztiari begirako ekimen irekiak antolatu dituzte, landa inguruneko irteera eta guzti. Egun horretan, Bizkaian Meatzaldea ezagutuko dugu, Bilboko itsasadarraren ezkerreko aldean dagoen meatze-ingurunea; Araban, Gasteiztik Arabako Errioxara bitarteko ibilbidea egingo dugu, euskal-kantabriar arroan barrena; eta Gipuzkoan, maiatzaren 20an Aralar mendilerroa ezagutzeko aukera izango da.

Irteeretan geologoak izango dira gidari, hainbat erakunde, sozietate eta elkarte zientifikotako kide diren geologoak, eta edonork parte har dezake, geologiari buruzko jakintza-maila gorabehera. Egun horretan antzeko ekimen gehiago egingo dituzte Estatuko probintzia guztietan.

Geolodia 12 ekitaldiaren helburuak honako hauek dira: gure herriak kokatuta dauden ingurunea "ikuspegi geologikotik" begiratuta aztertzea eta, lurrazalean eragiten dituzten efektuen bitartez, gure bizileku den Lurraren funtzionamenduaren hainbat prozesu ulertzea; gure ondare geologiko aberatsa eta askotarikoa ezagutzea eta ondare hori babestea zein garrantzitsua eta zein beharrezkoa den jabetzea; geologoen zereginaren berri ematea eta geologoek, zientzialari eta profesional diren aldetik, gizarteari eta gure ongizateari egin diezazkieketen ekarpenak agerraraztea; eta horrelako irteeretara joaten diren gazteengan bokazio zientifikoak sustatzea.

Lurraldearen arabera, hona hemen egitaraua:  

BIZKAIA

"Burdinaren Mendiak, oroitzapenerako guneak"

Bizkaiko irteera geologikoa Bizkaiko meatzaritzako ingurunean izango da. Ekitaldia SGE Espainiako Sozietate Geologikoak urtero antolatzen eta koordinatzen dituen jardueren barruan txertatzen da eta, oraingoan, honako hauek dira antolatzaile: "Harridunak" Mineralogia eta Paleontologia Euskal Elkartea, AEPECT Lur Zientziak Irakasteko Espainiako Elkartea eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa.

Aurten, Bizkaiari dagokionez, Meatzaldearen nukleoa ezagutuko dugu, Bilboko itsasadarraren ezkerreko aldean dagoen meatze-ingurunea. Ibilaldi bat egingo da eta azalpenak emateko geldialdiak ere egingo dira, gure inguruan ditugun materialen arrazoia -sarri ahaztu egiten dugun arrazoia- aztertzen duen jakintzan, hau da, Geologian sakontze aldera.

Burdina kantitate handiak dituzten mineralak nola sortu ziren azalduko da, mineral horien kokapena, metal-edukia, baita harkaitzen eta meategien sorrera eta bilakaera islatzen duten egitura geologikoak eta arrasto fosilak zergatik sortu diren ere.

Betiere azkenaldiko iragana ahaztu gabe. Ibilbidean Zugaztieta edo Burtzako auzoa ezagutuko ditugu; izan ere, garai bateko gizon, emakume eta haurren historiaren adierazgarri baitira, haien esfortzu fisiko eta psikologiko handiari esker, gaur arte iritsi zaizkigun aberastasuna, industrializazioa eta oparotasuna ekarri zituen jarduera garatu baitzen.

Gallartako Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa ere bisitatuko dugu, gure ondarea berreskuratu eta zaintzearekin konprometitutako lagun talde batek egin duen ahalegin handiaren emaitza bikaina.

Antolaketan honako hauen laguntza izan dugu: Euskadiko Geologoen Elkargo Ofiziala, Trapagarango Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Euskal Herriko Unibertsitatea, Energiaren Euskal Erakundea, Espainiako Geologiaren eta Meategien Institutua eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa.

Datu praktikoakDatu praktikoak

Eguna: 2012ko maiatzak 6, igandea.

Abiapuntua: Zugaztietako sarreran dagoen aparkalekua.

Irteera-ordua: goizeko 09:30ean.

Bukatzeko ordua: 14:30ean.

Bukatzeko tokia: Gallartako Meatzaritza Museoa.

Nork bere autoa eramatea gomendatzen da.

Irteera gidatuaren iraupena, guztira: 5 ordu.

Zailtasuna: txikia.

Plaza mugatuak: 40 lagun

Izena ematea:

http:/www.icogeuskadi.org/

Tel.-zk.: 94 443 11 82

Faxa: 94 421 82 47

paisvasco@icog.es

ARABA

"Arabako itsaso, aintzira eta ibaiak. Euskal arroaren egitura geologikoaren jatorria. Ibilbidea: Zabalate-Ozio-Urizaharra-Guardia"

Arabako irteeraren bitartez probintzia horretako substratua osatzen duten egitura geologikoak eta materialak azaldu eta erakutsi nahi dira eta, horrekin batera, denbora geologikoan zer nolako bilakaera izan duten agertu. Historia hori bera, aldaketa txikiak eginda, Kantauriko kostalde gehienaren kasurako baliagarria da, geologoek euskal-kantabriar arroa esaten diogun horretarako, alegia. Hori lortzeko, Gasteiztik abiatu eta probintziaren hegoaldea zeharkatu ostean, Errioxan amaituko da gure ibilbidea.

Ekitaldia SGE Espainiako Sozietate Geologikoak urtero antolatzen eta koordinatzen dituen jardueren barruan txertatzen da eta, oraingoan, honako hauek dira antolatzaile: Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia Sekzioa, AEPECT Lur Zientziak Irakasteko Espainiako Elkartea eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa.

Bazkaria Guardian izango da. Huerta Vieja jatetxean egingo dugu erreserba eskatzen duen guztiarentzat, eta bazkalaurretik, autobusean ordaindu beharko da menua (25 €).

Izena emateko helbide elektroniko honetara mezu bat idatzi behar da: luis.eguiluz@ehu.es. Onartuek baieztapena jasoko dute. Ibilbidearen triptikoa honako webgune hauetan aurki daiteke: www.icogeuskadi.org eta www.araba.ehu.es/p208-home/es

Antolaketan honako hauen laguntza izan dugu: Euskadiko Geologoen Elkargo Ofiziala, Trapagarango Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Euskal Herriko Unibertsitatea, Energiaren Euskal Erakundea, Espainiako Geologiaren eta Meategien Institutua eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa.

Datu praktikoak

Eguna: 2012ko maiatzak 6, igandea.

Abiapuntua: EHUko aparkalekua.

Irteera-ordua: goizeko 09:00ak.

Plaza mugatuak.

Izena ematea: luis.eguiluz@ehu.es

 

GIPUZKOA

"Itsaso jurasikoetatik Kuaternarioko glaziarretara" (maiatzak 20)

Egun ofiziala igaro eta 15 egunera ospatuko da Gipuzkoan, hau da, maiatzaren 20an, Aralar mendizerrako Arritzaga haranean, Euskal Herriko geologiaren eta kulturaren balio nagusietako bat baita.

Irteera ikusgarria izango da baina mendian barrena ibiliko gara 5 orduz eta, beraz, ibiltzeko ohitura izatea ezinbestekoa da. Gorputzari eskatuko diogun ahalegin horrek sari oparoa izango du zalantzarik gabe, paisaiaren edertasunaz gain, fenomeno geologiko ugari eta kalitate handikoak ikusteko aukera izango baitugu. Jurasikoko (150 milioi urte) itsas eta kostaldeko paisaietatik abiatuko gara, mendilerroko harkaitzak eta fosilak sortu ziren tokitik; jarraian, duela 25.000 bat urte haran horretan izan zen glaziar handiaren arrastoak ikusiko ditugu eta, bukatzeko, haraneko kobre-meatzeen ustiapenaren berri izango dugu, eskualdean erreferente geokulturala baita. Irteeran EHUko espezialistak izango dira gidari, baita Lur Zientzien dibulgatzaile eskarmentudunak ere.

Datu praktikoak

Eguna: 2012ko maiatzak 20, igandea.

Abiapuntua: Amezketako San Martingo atsedenlekua

Irteera-ordua: goizeko 09:00ak.

Bukatzeko ordua: 16:00ak.

Irteera gidatuaren iraupena, guztira: 5 ordu.

Zailtasuna: ertaina

Bazkaria eraman behar da

Plaza mugatuak

Izena ematea:

http:/www.icogeuskadi.org/

Tel.-zk.: 94 443 11 82

Faxa: 94 421 82 47

paisvasco@icog.es 

Iruzkin bat
  • @gradha
    2012.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    Llega Geolodía 12, una cita anual para conocer los valores de nuestra geología http://t.co/yDWOm0QH

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko