Gobernuaren proposamenak

Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioarteko terrorismoaren aurrean

3 parte hartze
Eu
100 %alde
3 boto (3/0)

Eusko Jaurlaritzaren erronka estrategikoa terrorismo horren aurrean ahalik eta lankidetza handiena bilatzea bi norabidetan: barrurantz, Euskadiko komunitate islamiarrekiko lankidetza sustatuta; eta kanporantz, poliziaren eta nazioartearen artean ahalik eta koordinazio handiena sostengatuta esparru guztietan. 

Nola gauzatu? Jarduera programa

Ikuspegi estrategiko honek Euskadiko komunitate islamiarrekin lan egitea dakar berekin. Eskuz esku egitea, erlijioa aitzakiatzat hartzen duen terrorismoaren aurrean zein xenofobia, islamofobia edo arrazakeriaren edozein formaren aurrean. Estrategia horren irudikapenak elkarrekiko lankidetza-azpiegitura sozial bat sortzea dakar berekin. 

Plan honen eduki bereizgarri argienetako bat da sei akordio estrategikoko bere proposamena, hari bultzada emateko Euskadiko komunitate islamiarrekin lankidetzan. Akordioen artean nabarmentzen da Euskadiko Komunitate Islamiarrekiko Lankidetzarako Aholku Batzordea, edo Erlijioarteko Euskal Kontseilua sortzea. Akordio estrategikoez gain, lan-programak 17 jarduera-proiektu aurreikusten ditu lehenago azaldutako lau ardatzetan egituratuta. (Ikus xehetasun gehiago erantsitako dokumentuan). 

Planak arlo horretan sinergia soziala, politikoa eta instituzionala sustatzeko tresna izan nahi du. Horregatik, dokumentu honek elkarrizketara irekitako proposamenaren izaera dauka. Elkarrizketa Euskadiko komunitate islamiarrekin, erlijio guztiekin, Foru Aldundiekin, Eudelekin eta udalekin, Eusko Legebiltzarrarekin eta legebiltzar-taldeekin eta asoziazio-sarearekin. 

Horrela, aurkezten denetik eta behin betiko onartu aurretik, lau hileko epea zabaltzen da ekarpenak eta proposamenak biltzeko. Aldi berean, epe horretan zehar, Eusko Jaurlaritzak kontaktu-txanda bat egingo du plan honek bere osotasunean dakarren zereginaren eraginpeko aktore eta eragileekin.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz