Gobernuaren proposamenak
Eu

“Elkarlan” sariak (2017). Ondorioak.

2018.eko urtarrilak 18

Elkarlan sarien hirugarren edizioan aurkeztutako proiektuen kalitatea nabarmendu nahi dugu ondorio gisa. Dena den, oraingoan 18 proiektu baino ez diren aurkeztu, nahiz eta  edizio honetan Open Data kultura sustapenaren alorrean laugarren saria sortu den.

Horregatik ekin diogu Elkarlan sarien deialdiaren edukiari buruz kontu hauek guztiak ebaluatzeko prozesuari: zabaltzeko modua, deialdien maiztasuna, jarduera-eremuak, sarien mota eta kopurua, proiektuen baldintzak, aurkez daitezkeen onuradunen mota, hautaketa‑batzordeko osaera, proiektuak baloratzeko irizpideak, ematen diren sarien kalitatea, sarien inpaktua, eta abar.

Espero dugu ondorioek lagunduko digutela sarion deialdia hobetzen, horiek sortzean ezarritako  helburua  betetze aldera,  alegia,  gizarteak  sentitutako premiak asetzerakoan herritarren ekimenek sortzen duten balio publikoa aitor dezagun, halaxe agindu baikenuen Demokraziaren eta Herritarren Parte-hartzearen Liburu Zuria izeneko argitalpenean.

Aurkeztu diren proiektuak adibide onak dira gizarteak bere burua antolatzeko eta jarduteko duen gaitasunaz, eta haren izaera berritzaileaz. Edizio honetan, herritarrek  2.580 boto eman dituzte, honela banatuta:

 

Gobernuaren proposamen honek 6.735 bisita ekarri ditu orrialde honetara.

Aurki komentatu dugun ebaluazio-itaunketaren zabalkundea egingo dugu. Eta espero dugu deialdi berria (Elkarlan sariak 2018), diseinuaren aldetik parte-hartzailea izango denez, erakargarriagoa izango dela kontu berritzaileak jasoko baititu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau