Es

Landara inbaditzaileak plan bat euren kontra badago? zein espezie?

9 de enero de 2018
100 %a favor
1 voto (1/0)

Badakit landara inbaditzaileak arazo handi bat dala.
Ni, biologo moduan, gero eta gehiago ikusten dot ez direla neurriak hartzen euren kontra, edo behintzat nik ez dot emoitzik ikusten (agian oker nago). Adibidez, Asua ibaia eta ibai honen erribera Asuan (Erandion), Cortaderia sellona-z goraino dago, oso oso txarto eta hondatuta dago inguru hori eta inork ez dau ezer egiten (eta urteak eta urteak holan daroaz), Enekurin, Urdaibaiko paduretan (gainera gune babestua da), eta beste leku askotan EAEko hiru herrialdetan.
Arazoa ez da bakarrik Cortaderia sellona, beste espezie batzuk be bai, besak beste, buddleja davidii, robinia pseudoacacia, arundo donax, lonicera japonica etab... . Nik asko ikusten dodaz gure ibaien bazterrean eta beste leku askotan. Gainera honezaz aparte, gure baso naturalak ea desagertuak dagoz, ez dot ikusten harezti edo artadi handiak, haltzak beno, leku batzutan etab... . Badakit edo sinistu gura dot egoera hobetzen dabil, baina nik landara inaditzaileak gero eta gehiago ikusten dodaz eta gure ekosistema naturalak gero eta degradauak.

Zeintzuk dira planak landara inbaditzaileen kontra? Zeintzuk dira planak gure ibaiak barriro ondo jartzeko, batez be, ibaien bazterrak eta erriberak?

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
2 comentarios
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    Hace 4 días

    Josu agurgarria
    Lehenik eta behin, eskerrik asko Irekian parte hartzeagatik.
    Eskaeran ongi diozunez, espezie exotiko inbaditzaileek inpaktu larria eragiten dute biodibertsitatean, eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzak, beste administrazio batzuek eta herritarren erakundeek bezalaxe, ahalegin handiak egiten ditu espezie horiek kontrolatzeko. Izan ere, problematika horrek denok hartzen gaitu eraginpean, eta hainbat administraziok dugu erantzukizuna flora exotiko inbaditzaileari (eta faunari ere bai, hain agerikoa ez bada ere) aurre egiteko zereginean.
    Ildo horretan, http://www.euskadi.eus/especies-invasoras/web01-a2ingdib/es/ estekara jotzen baduzu, egiten ditugun jardun batzuei buruzko informazioa aurkituko duzu. Jardun horien artean, honako hauek aipa daitezke: informazioa biltzea eta jendearentzat eskuragarri jartzea (espezie exotiko inbaditzaileei buruzko 4.100 aipamen baino gehiago kargatu ditugu Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman), merkataritzaren inpaktuari buruzko azterlanak eta espezieen kontrolari eta hiri-inguruneko lorezaintza jasangarriari buruzko gidaliburuak eta eskuliburuak egitea, Autonomia Erkidegoko eta Estatuko alerta-sareetan eta lan-taldeetan parte hartzea eta kontrolerako proiektu eta jardun zehatzak (espezifikoak edo jardun zabalago batzuetan txertatutakoak) egitea. Eta ez ditugu ahaztu behar espezieen hedapenaren prebentzioari lotutako hainbat prozeduraren esparruan egiten diren txostenak edota espezie exotiko inbaditzaile batzuen nekazaritza-erabilerari edo merkataritza-erabilerari buruzko txostenak eta kontsultak.
    Jardun horien artean, eta florari dagokionez, LIFE+ “Euskadiko estuarioak” 2010-2014 proiektua azpimarra dezakegu, bakarra ez bada ere. Proiektuak ia 2 milioi euroko aurrekontua zuen, eta Baccharis halimifolia espeziea Euskadiko estuarioetatik desagerraraztea zuen helburu. Halaber, mantentze-jardunak egiten ditugu urtero (http://www.euskadi.eus/especies-invasoras-proyect-life/web01-a2ingdib/es/).
    Ibai-eremuan, URA agentziak ur-ekosistemetako eta erriberetako flora exotiko inbaditzailea desagerrarazteko hainbat ekintza egiten ditu lekuan bertan, eta espezie autoktonoen landaketa sustatzen du espezie inbaditzaileen hedapenari aurrea hartzeko, ibai-eremuko gune aldatuak espezie inbaditzaileak ugaltzeko aproposak direla jakinik ere (http://www.uragentzia.euskadi.eus/mantenimiento-rios/servicio-de-mantenimiento-de-cauces/u81-0003251/es/).
    Nolanahi ere, administrazio publiko horiek ez dira flora exotiko inbaditzailea kontrolatzeko ahaleginak egiten dituzten bakarrak. Udalek ere flora inbaditzailea kontrolatzeko proiektuak garatzen dituzte beren baliabideekin edota toki-erakundeen garapen jasangarria sustatzeko programaren barruko diru-laguntzekin. Gainera, ondare naturalaren jakintza hobetzeko erakunde pribatuentzako (elkarte eta enpresentzako) diru-laguntzen programaren bidez, agente pribatuek eskuragarri dagoen informazioaren hobekuntzan oinarritutako proiektuak egiten dituzte.
    Edonola ere, ezin dugu ahaztu fauna exotiko inbaditzailea. Ez da hain agerikoa, baina askotan inpaktu larriagoak eragiten ditu ondare naturalean. Zorrotzak izan gabe, arretarik handiena behar duten espezieak honako hauek dira: koipua, Asiako liztorra, eltxo tigrea, Floridako apoarmatua eta, ur-ekosistemetan bereziki, bisoi amerikarra, karramarro seinaleduna, karramarro gorria, arrainak, zebra-muskuilua eta Asiako txirla. Azken horri dagokionez, URA agentziak informazio ugari eskaintzen du honako esteka honetan: http://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-0003271/es/contenidos/informacion/invasoras_mejillon_cebra_2014/es_def/index.shtml#2206. Halaber, Foru Aldundiek flora zein fauna inbaditzaileko espezieak kontrolatu eta desagerrarazteko jardun ugari egiten dituzte. Proiekturik azpimarragarrienetako bat LIFE+ LUTREOLA da. Proiektu horretan, hiru aldundiek, Gasteizko Udalak eta Estatuko beste administrazio eta erakunde batzuek hartzen dute parte (http://lifelutreolaspain.com/).
    Azkenik, eta zure eskaeran aipatzen diren flora inbaditzaileko espezieei dagokienez, jakinarazi nahi dizugu Arundo donax, Robinia pseudoacacia eta Lonicera japonica espezieak ez daudela jasota espezie exotiko inbaditzaileen katalogoan. Ez dugu zalantzan jartzen espezie horien ahalmen inbaditzailea, baina, oraingoz, katalogatuta dauden espezieetara daude zuzenduta administrazioen ahaleginak.

  • 10 de enero de 2018

    Eskatzaileak arrazoi osoa du. Jaurlaritzak ez du serio hartzen naturari eragiten zaion kaltea. Espezie inbaditzaileen kasuan, eragin ekonomiko txarra dutenen kontra egin du bakarrik: zebra-muskuiloa, fusariuma eta Asiako liztorra. Eta gero, gainera, ingurumen-sailak ordaindu behar izaten ditu berez industriak edo nekazaritzak ordaindu beharko lituzkeen kanpainak. Kaltetua natura bera denean, ordea, ez du txintik esaten, ez egiten.
    Bestetik espezie inbaditzaileak berariaz sustatzen ditu norbaitek etekin ekonomikoa ateratzen badie: hor dira radiata pinua eta eukaliptua, inbaditzaile apartak inondik ere..