Es

Legeen ierarkia

25 de noviembre de 2017
0 votos

Mesedez, zein lege edo araudi da garrantzitsuagoa ierarkikoki zein dago bestearen gainean:

1- "Norma Foral de Montes" ala Parke natural bateko "Plan de Ordenación de Recursos Naturales (PORN)"?
2- "Norma Foral de Montes" ala Parke natural bateko "Plan Rector de Uso y Gestión"?

Eskerrik asko.

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    10 de enero de 2018

    Galdera honi erantzun zuzena emateko, azaldu beharra dago, lehenik eta behin, hierarkia ez dela lehentasunezko araua zehazteko baldintza bakarra. Eskuduntza da horrekin batera aztertu beharreko beste baldintza.
    Galderak azaltzen dituen araudien artean, izatez, eskuduntzari jarri beharko genioke arreta osoa. Mendien Foru Araua Lurralde Historikoko mendietan du eragina. Aldiz, mendi horietan Natura-gune bat aurreikusten bada, horiek beren legediaren arabera arautu beharra dute. Hortaz, mendiak dira bai, baina horren gainetik Natura-guneak.
    Beraz, Natura-guneei dagokienez, lehentasuna Natura Baliabideak Antolatzeko Planak (PORN) izango luke, eta horren garapena den heinean, Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak (PRUG). Horiek esaten ez duten gaien gainean, Foru Arauak esandakoari egin beharko genioke men. Hala ere, foru lurraldeen eskuduntzak dira bai Foru Arauak bai EKZPak. Ez luke zertan batak bestearen kontrakoa esan.
    Erreferentziazko legeen aipamena:
    2007/42 Legearen 19. art.
    2014/1 Dekretu Legegileko 6, 27, 28 art.
    1994/3 Bizkaiko Mendien F.A. 10. art
    2006/7 Gipuzkoako Mendien F.A. 63, 64 art.
    Arabako Mendien F.A. 18. art