Es

LANDARE MOZTEA ORIA IBAIAN

17 de noviembre de 2017
0 votos
N770 lehen orain

Beasaingo udalaren esanetan Oria ibaiaren ibilguan egiten ari den landare-mozketa URA agentziaren baimen eta ikuskaritzapean egin ari da.
IREKIA bidez 2017-10-31n egin nizuen galderaren erantzunean adierazi zenidaten Beasaingo udala egiten ari den “mozketa horiek, ezin beste modu batera izan, ibaiaren eta bere baitan duen bizitzaren ongizatea kontuan izan behar dituztela, eta URA lan horien jarraipena egiten ari dela horrela izan dadin” (sic). Honekin doakizuen argazkian ikusiko dezuen bezala mozketa horrek ez du kontuan hartzen bertako bizitzaren ongizatea. URA Agentziaren eginkizuna bada ibai-ekosistema egoera onean kontserbatzea, mesedez, azaldu iezadazue modu ulerkorrean nola (zein mekanizmoz, zein prozesuren bidez) laguntzen dion aipatutako mozketak ibai-ekosistemari egoera onean mantentzen.
Nonbait URA Agentziak baimendu du Beasaingo udala Bernedora joateko trenbidearen zubitik hasita Urbietako zubira bitartean dagoen landare GUZTIAK moztea, baina udaletik adierazi didate URA Agentziaren partetik zuzenketaren bat proposatzen bazaie, eurek beteko dutela. Hortaz, eskatu nahi dizuet ere URA Agentziak eragozteko landare GUZTIAK moztea (uste det ez dela beharrezkoa) Beasaingo udalarekin harremanetan jarriz. Zuen erantzunaren zain geratzen naiz.
Eskerrik asko.

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    24 de noviembre de 2017

    Eskerrik asko Joxan, berriro ere, Irekian parte hartzeagatik eta ingurune urtarrarengatik adierazten duzun abegitasunarengatik.
    Dakizun moduan URA eta Beasaineko Udalak elkarlanean ari dira inguruan mantentze lanak egiteko eta helburuen artean daude ibaiaren ahalmen hidraulikoa mantentzea dela eta ibaia garbi mantentzea. Horren barruan dago zuk argazkietan islatutako jarduera. URAk, bere ikuskaritza zerbitzuaren bitartez, ikusten diren lan horien jarraipena egin du eta egiten jarraitzen du.
    Hemendik gutxira, zuk ere aipatzen duzun moduan, Beasaingo udalak Bernedora joateko trenbidearen zubitik Urbietako zubira bitartean dagoen eremuan lanak hasiko ditu. Bertan bakanketa edo entresaka bat egingo da eta lan horietan eremuaren ahalmen hidraulikoa, pertsonen segurtasuna eta ibaiaren garbitasuna eta ongizatea uztartu nahi dira. Beasaineko udalarekin adosten ari gara horiek era egokienean egiteko modua; eta, berriro, ere gure ikuskatze zerbitzua lan horien jarraipena estua egingo du jarritako baldintzak betetzen direla bermatzeko.

    Gogoratu behar baitugu ibaiaren aldameneko eremuetan, maiz, pertsonon beharrizanak asetzeko erabilerak jarri ditugula; hortaz, asko hurbildu gara ibaietara. Eta emariek erabilera horietan erasanik sor ez dezaten, ubideak eraiki ditugu herri eta hiriak igarotzen dituzten ibai-tarteetan. Ubide-tarte horiek ahalmen hidrauliko zehatz batzuetarako diseinatuak izan dira, eta horien ahalmen hidraulikoa mantentzeko, ezinbestekoa da tarte horretan egon daitezkeen zubi-begiak edota ubidearen edukiera mantentzea. Halakoetan, hidraulika lehenetsi behar dugu.

    Ez genuke hala egingo edota onartuko ibai-tarte natural batean; baina ibai-tarte zehatz horretan, ubidean metatutako lur eta solidoetan hasitako landaredia hori erauzi egin da, bertan atzemandako hondakin andana kentzeko.

    Eskerrik asko, berriz ere, bidalitako ekarpenarengatik.