Es

Fidantza depositatzeko zerbitzu txarra

Por Kepa
25 de octubre de 2017
0 votos

-Egun sinple bateko atzerapenagatik, hiritarra %2ko multarekin zigortzen duzue eta bitartean zuek, administrazioak, hiru hilabeteko atzerapena darabilzue fidantza prozesatzeko.
-Zuek akats bat detektatu eta bost hilabetera (5 hile!) notifikatzen duzue.
-Zuen oraingo on-line aplikazioa, eskaera orria betzeko baino balio duenak, ez da batere ona, beti eskegita geratzen da eta datuak galtzen dira. Aplikazioak gaizki dabiltzala zuen langileek ere badakite.
-E-mail bidez galdera bat eginez gero aste betera erantzuten duzue. Askotan inolako esplikaziorik eman gabe jasotzen dira e-mailak, arazoa zein den argi azaldu gabe, atxikitako PDF batekin.

-Prozedura osoa on-line egiteko prozedura zabaldu mesedez, bentanilatik pasatzeko beharra izan gabe.

-Orohar oso zerbitzu txarra.

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
2 comentarios
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • 25 de octubre de 2017

    -Online aplikazio batekin, azaldu dituzun 9.800+3.697 tramite guzti horiek bederatzi hilabetean baino egun batean bete ditzazkezue eta gainera zuen langileak beste gauza garrantzizko batzuetara bideratu.

    -Bestalde, ez dut ulertzen nola mostradorean funtzionario batek onartutako dokumentuak edo tramiteak akatsak izan ditzakeenik, eta hare gutxiago bost hiilabetera akats hori notifikatzerik.

    -Hau konpondu ezean Auzolan bai izango dugu, baina auzokoak lan, herritarren kontura bakarrik alegia.

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    25 de octubre de 2017

    Kepa estimatua:

    Sentitzen dugu zure kasu zehatzean errentamenduaren fidantza ordaintzeko tramitazio elektronikoan arazoak eduki izana. Jakin badakigu zerbitzuaren kalitatea hobetu eta fidantzak jartzeko egungo tramitateen epeak laburtu beharra dagoela. Ildo horretatik, zuk aurkeztutako kexari esker, aplikazio informatikoen funtzionamendu okerrak atzeman ahal ditugu.

    Fidantzak jartzeari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroari buruzko 2016ko martxoaren 30eko 42/2016 Dekretua indarrean sartu zenetik, beharrezko baliabide guztiak jartzen ari gara herritarren eskura, kontratuen erregistroaren tramitazioa eta fidantzak jartzeko tramitazioa arazorik gabe egin ahal izateko, bai aurrez aurre bai tramitazio elektronikoaren bidez. Izan ere, adibide gisa, Bizkaian, 2017. urtean zehar eta irailera arte, 9.800 fidantzaren gordailua egiteko eta 3.697 itzultzeko tramiteak egin dira. Herritarrek aurrez aurre edo baliabide elektronikoen bidez fidantza zerbitzuari egindako kontsultak ahalik eta lasterren argitzen saiatzen dira bertako langileak.

    % 2ko errekarguari dagokionez, Etxebizitzaren 2015eko Legearen 54.6 artikuluak ezarritakoarekin bat, fidantzaren ordainketa garaiz kanpo egin bada (nahiz eta egun bakarreko atzerapena izan), baina aldez aurreko berariazko errekerimendurik behar izan gabe, errekargua ezarri behar dugu.